39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

OTSAGABIA

Hautetsien ordainsariak

Otsagabiko Udalak, 2006ko otsailaren 13an hartu erabakiaren bidez, erabaki zuen Udalbatzako kideek aurten jaso beharreko ordainsariak finkatzea, honako hauek izanen baitira:

Jaun alkate udalburuarendako dedikazio partzialeko araubidea mantentzea, osotara berrogei ordu hilabetean, nonbait hor, karguaren beharren ariora banatuko direnak.

Otsagabiko Udalak, osotara, urtean 12.020 euro ordainduko du. Diru horren barrenean izanen da alkate udalburuak jaso beharreko ordainsari gordinaren zenbatekoa eta enpresari dagokion Gizarte Segurantzakoa; Otsagabiko Udalaren esku da alta eta enpresako kuotaren ordainketa.

Udalaren organo kolegiatuetan egiten diren bilkuretara egiatan agertzeagatik, zinegotziendako ordainsariak mantentze, alegia, 72,42 euro, eta zinegotzi bakoitzak gehienez 869 euro jasotzen ahal ditu urtean.

Ezarritako zenbatekoak igo eginen dira Nafarroako Gobernuak ematen dituen dirulaguntzen ondorio berberekin eta haien zenbatekoen arabera, hori guztia toki entitateek beren kideei dituzten eginkizunengatik eman behar dizkien ordainketak eta ordain-sariak berdintzeko ematen baititu.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2006ko otsailaren 17an._Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0603811