39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERROIBAR

Zerbitzu anitzetako langilearen lanpostua, lan araubide finkoan eta lanaldi murriztuan (%30), oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betez, eta zerbitzu anitzetako langilearen lanpostua, lan araubide finkoan eta lanaldi murriztuan (%30), oposizio-lehiaketa bidez betetzeko probetako epaimahaiak egin duen proposamenarekin bat (deialdia 2005eko 105 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, irailaren 2an), Erroibarko Udalak, 2006ko martxoaren 9ko bilkuran, M.ª Asuncion Saragueta Erro izendatzea erabaki zuen, zerbitzu anitzetako langile izateko, lan araubide finkoan eta lanaldi murriztuan (%30), hura izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Erron, 2006ko martxoaren 13an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0604879