39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DONEZTEBE

Alkatetzaren 19/2006 ebazpena

Alkate jaunak aditzera eman du herritik kanpo egonen dela 2006ko otsailaren 24tik 27ra.

Legeak emandako eskurantzak erabiliz, honako hau erabaki dut:

Lehendabizikoa._Teresa Gaspar Gutiérrez andreak, lehen alkateordeak, beteko ditu Alkatetzaren zereginak eta, kanpoan bada, Doneztebeko udalerrian diren hurrengo alkateordeek.

Bigarrena._Horren berri ematea Teresa Gaspar andreari.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duzula, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo aldez aurretik eta aukeran: Berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Donezteben, 2006ko otsailaren 24an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0603520