39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

San Francisco Javier Zahar Etxeko zerbitzuen 2006ko tarifa fiskalak. Behin betiko onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatearen batzarrak, 2005eko abenduaren 22ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen San Francisco Javier Zahar Etxeko zerbitzuen ordenantza fiskaleko tarifak aldatu eta 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen dutenak ezartzeko espedientea. Onespen hori 2006ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, urtarrilaren 20an, eta jendaurreko epean ez da alegazio bakar bat ere aurkeztu; hortaz, testu osoaren behin betiko onespena iragartzen da, 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Tarifak

Bere buruaz baliatzen denaren plaza, banako gelan: 773 euro hilean.

Bere buruaz baliatzen denaren plaza, gela partekatuan: 676 euro hilean.

Bere buruaz erdizka baliatzen eta erdizka laguntza behar duenaren plaza: 1.050 euro hilean.

Laguntza behar duen batentzako plaza: 1.500 euro hilean.

Eguneko egonaldiak:

_Bere buruaz baliatzen dena: 12,44 euro/eguna.

_Laguntza behar duena: 30,11 euro/eguna.

Familiarendako plaza: senar-emazteetan bat bere buruaz baliatzen ahal bada eta bertzeak laguntza behar badu, bere buruaz baliatzen ahal denaren kuota % 25 beheratuko da.

Fustiñanan, 2006ko otsailaren 28an._Mankomunitateko burua, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0604067