39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VIANA

Ordenantza hasiera batez onetsirik

Vianako Udalak, 2006ko martxoaren 2an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduaren quoruma zegoela, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantza hasiera batez onestea.

2. Espedientea jendaurrean uztea hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Vianan, 2006ko martxoaren 3an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0603958