39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Tuteran lehenbiziko etxebizitza erosten duten gazteei notario eta erregistro gastuetarako laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantza behin betiko onetsita

Tuterako Udalak, 2005eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tuteran lehenbiziko etxebizitza erosten duten gazteei notario eta erregistro gastuetarako laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Onesteko erabakia 2006ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Tuteran, 2006ko martxoaren 2an._Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

TUTERAN LEHENBIZIKO ETXEBIZITZA EROSTEN DUTEN GAZTEEI NOTARIO ETA ERREGISTRO GASTUETARAKO LAGUNTZAK EMATEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da arauak ezartzea Tuteran lehenbiziko etxebizitza erosten duten gazteei notario eta erregistro gastuak finantzatzeko laguntzak emateko.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

Laguntza hauek lehenbiziko etxebizitza erostean emanen dira, notario eta erregistro gastuetarako soilik, etxebizitza babestua erosten baldin bada, Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legean ezarritako motetakoa.

3. artikulua. Gastuaren egozpena.

Ordenantza honetan araututako laguntzak adjudikatzeko baimentzen diren gastuak egiteko ezinbesteko baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea udal aurrekontuan, horretarako eratzen den kontusailean.

4. artikulua. Onuradunak eta betekizunak.

1._Onuradunak:

Onuradunak izan daitezke beren lehenbiziko etxebizitza Tuteran erosten dutenak, etxebizitza babestua erosten baldin badute, Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legean ezarritako motetakoa.

2._Betekizunak:

a) Eskabidea aurkeztu aurreko hiru urteetan Tuteran erroldatuta egotea.

b) Laguntzen onuradunek Tuteran izan behar dute helbide fiskala.

c) Laguntza hauek eskuratu ahal izateko, eskatzaileek 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago izan behar dute eskabidea aurkezten dutenean.

d) Lehenbiziko etxebizitza erostea etaTuterako lurrean egotea, erosleen bizitegi ohiko eta iraunkorra izateko.

e) Beste etxebizitza baten jabari osoa edo erabilera edo gozamenerako eskubide erreala ez izatea.

f) Eskritura publikoa sinatzen denetik bi hilabete iragan baino lehen eskabidea aurkeztea. Onartuko dira 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako eskritura publikoak, ordenantza hau argitaratzen denetik bi hilabete iragan baino lehen aurkezten badira.

g) Etxebizitzaren titular guztiek bete beharko dituzte a), b) eta c) idatz-zatietan ezarritako betekizunak.

5. artikulua. Etxebizitzen baldintzak.

Eskatzaileek erosten dituzten etxebizitzek Tuteran egon behar dute eta etxebizitza babestuaren kalifikazioa izan behar dute: babes ofizialeko etxebizitza (araubide orokorra edo berezia), prezio tasatuko etxebizitza nahiz prezio itunduko etxebizitza.

6. artikulua. Eskabideak aurkezteko modua, tokia eta epea.

1._Eskabidea ordenantza honen I. eranskinean dagoen eredu ofizialari jarraituz eginen da.

2._Eskabidea modu hauetako edozeinetan aurkeztuko da:

a) Tuterako Udalaren erregistroan, Herritarrei Laguntzeko Zerbitzuan.

b) Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako edozeinetatik.

3._Eskabideak noiznahi aurkeztu ahal izanen dira, ordenantza hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

7. artikulua. Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

a) Eskabidea, I. eranskineko ereduari jarraituz egina

b) Salerosketaren eskritura, edo obra berriaren eskritura, eskatzaileak berak sustatzen badu etxebizitza.

c) NAN, IFZ, AIZ.

d) Tuterako errolda agiria, gutxienez hiru urteko antzinatasuna ziurtatzen duena.

e) Helbide fiskala Tuteran izatearen frogagiria.

f) Notario eta erregistro gastuen faktura zehaztua.

8. artikulua. Laguntzaren zenbatekoa.

1._Babes ofizialeko etxebizitzetarako, babes araubidea orokorra nahiz berezia izan, laguntzaren zenbatekoa hauxe izanen da: eskritura publikoa (salerosketaren eskritura, edo obra berriarena, eskatzaileak berak sustatzen badu etxebizitza) eta gehienez bi kopia egiteko notario gastuak gehi etxebizitza jabetza erregistroan inskribatzeko gastua. Betiere laguntza 500 eurokoa izanen da gehienez.

2._Prezio tasatuko edo prezio itunduko etxebizitzetarako, laguntzaren zenbatekoa hauxe izanen da: eskritura publikoa eta gehienez bi kopia egiteko notario gastua gehi etxebizitza jabetza erregistroan inskribatzeko gastua. Betiere laguntza 300 eurokoa izanen da gehienez.

9. artikulua. Mugak.

Laguntza hau bateragarria izanen da Nafarroako Gobernuak alor honetan ematen duen beste edozein laguntzarekin, espresuki bateraezinak direla adierazten den kasuetan salbu.

10. artikulua. Ebazpena.

Laguntzak emateari buruzko ebazpenak zuzenean jakinaraziko zaizkie eskatzaileei. Ebazpenik jakinarazten ez bada, eskabidea ezetsi dela ulertuko da.

11. artikulua. Ordaintzeko modua.

Laguntza aldi bakarrean ordainduko da, ordenantza honen 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.

12. artikulua. Eskatzaile eta onuradunen betebeharrak.

Laguntza bere xederako erabiltzea. Hori dela eta, ikuskapena, kontrola eta gainbegiraketa onartu eta erraztuko dituzte.

13. artikulua. Laguntzak kendu edo murriztea.

1. Laguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira eta, betiere, beste administrazio edo ente publiko batzuek xede bererako emandako laguntzak aldi berean jasotzen badira, laguntza onartzeko ebazpena aldatu ahal izanen da, laguntzak bere xedearen kostua gainditu ez dezan.

2. Bidezkoa izanen da jasotako diru kopuru osoak edo zati bat itzuli behar izatea, hartu zirenetik sortutako legezko korrituak gehituta. Indarra duen legerian diru bilketarako ezarritako premiamendu prozeduraren bidez itzularazi ahal izanen dira.

3. Laguntzen onuradunak, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, indarra duen legerian dirulaguntza eta laguntza publikoetarako ezarritako araubidearen menpean egonen dira.

I. ERANSKINA

Notario eta erregistro gastuetarako laguntzak Tuteran lehenbiziko etxebizitza erosten duten gazteentzat

_Eskatzailearen datuak:

Izen-deiturak ......................., NAN ................, Adina

Helbidea (kalearen izena eta zenbakia)

PK .........., Herria ..................... Probintzia

Telefonoa ..............................., Sakelako telefonoa

Helbide elektronikoa

_Etxebizitzaren datuak:

Helbidea (kalearen izena eta zenbakia)

PK .........., Herria ..................... Probintzia

Garajea: f BAI f EZ

Trastelekua: f BAI f EZ m².. .............., Prezioa

_Laguntzaren xedeko gastuak:

Notario gastuak

Erregistro gastuak

Gastuak, guztira

_Eransten diren agiriak:

(Jarri "X" behar den laukitxoan, aurkezten diren agiriak markatzeko).

f Salerosketaren eskritura edo obra berriaren eskritura.

f NAN edo AIZ.

f Erroldatze agiria.

f Famili liburua.

f Notario eta erregistro gastuen faktura zehaztua.

Behean sinatzen duenak eskabide honetan aipatzen den deialdian onar dezatela eskatzen du;

Adierazten du eskabidean dauden datuak egiazkoak direla eta deialdian eskatzen diren baldintzak biltzen dituela. Betebehar guztiak betetzeko eta eskabide honetan ageri diren datu guztiak agiri bidez frogatzeko hitza ematen du, eta .................. euroko laguntza Eskatzen du.

................................(e)n, 20....(e)ko ......................aren ......(e)an.

Iragarkiaren kodea: L0604093