39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLTZA

Hasiera batean onetsita 0-3 urtekoendako haur eskola arautzen duen ordenantza

Udal honek, 2006ko otsailaren 23an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea 0-3 urtekoendako haur eskola arautzen duen udal ordenantza

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Jendaurreko aldia alegazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Oltza Zendean, 2006ko martxoaren 6an._Alkatea, Juan Antonio Erburu Anchaño.

Iragarkiaren kodea: L0604114