39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FALTZES

Ordenantzak behin betikoz onetsirik

Udalak, 2005eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen jarraian azaltzen diren ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketak, 2006ko ekitaldirako.

Aldaketa horien hasierako onespena 2006ko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, eta 30 egun balioduneko epea inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, behin betikoz onetsirik gelditu dira. 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haien testua osorik argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Faltzesen, 2006ko martxoaren 1ean._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1._Eskabide eta agiriak.

a) Udal agirien kopiak eta fotokopiak. 0,70 euro orri bakoitzeko.

b) Partikularren interesetan Alkatetzak baimendu edo berrikusi beharreko edozein agiri. 0,70 euro bakoitzeko.

c) Konpultsa administratiboa. 0,70 euro bakoitzeko.

2._Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek, azken hirurteko agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 1,30 euro.

Aurreko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua 1,60 euro.

Sei urtetik goiti, urte bakoitzeko lehenbiziko pleguari 0,70 euro erantsiko zaio.

b) Finken hirigintza egoera kreditatzen duten ziurtagiriak: 6,30 euro.

c) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: 6,30 euro.

3._Lehiaketa eta enkanteak.

a) Langileenak: plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: 6,30 euro.

b) Ahalmenak askiestea: 6,30 euro.

4._Hirigintzako zerbitzuak:

a) Eraikinak ikuskatzea alderdi batek eskaturik: 62,40 euro.

b) Etxebizitzen gaineko txostena, familia berriz ere biltzeko: 80 euro.

5._Laguntza teknikorako Namainsaren zerbitzuak, jarduera sailkatuen gainean.

a) Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribaturiko jarduera sailkatuen proiektuen gaineko adostasun txostena edo errekerimendua: 191,40 euro.

b) Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribatzen diren jarduera sailkatuen proiektuak irekitzeko lizentzia emateko adostasun txostena edo errekerimendua: 290 euro.

c) Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetan deskribatzen diren jarduera sailkatuen proiektuak irekitzeko lizentzia emateko adostasun txostena edo errekerimendua: 493 euro.

d) Txostenak edo kontsultak, alderdi batek eskaturik: 191,40 euro.

e) Teknikariaren ikustaldia, behar den txostena prestatzeko: 406 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN-UREN ARAZKETAREN TASA ARAUTZEN DUENA

Tributu kuota

7. artikulua. 1._Estolderiaren sarera lotzeko lizentzia edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta 78 euroko zenbateko finkoa izanen da.

2._Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota finkan erabilitako ur kopuruaren arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.

Horretarako, tarifa hau aplikatuko da:

a) Etxebizitzak:

_Kuota finkoa: 4,05 euro/hiruhilekoa.

b) Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lokalak:

_Kuota finkoa: 4,05 euro/hiruhilekoa.

3. Hartunea egitea eskatzailearen kontura izanen da. Edozein arrazoi dela-eta, Udalaren obra-taldeak egin behar badu, "partikularrek egin beharreko obra eta instalazioen prezio publikoa" aplikatuko da.

ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUENA

5. artikulua. Instalazioak erabiltzeko ondoko tarifa aplikatuko da:

Tarifa

BANAKAKOEN ABONUAK EGUNEKOA HILABETEKOA DENBORALD.

7 URTETIK BEHEITI - - -

7-14 URTE 2,00 10,50 17,50

15-64 URTE 4,00 26,00 35,50

65 URTETIK GOITI 2,00 10,50 17,50

Familiarendako abonua: Senar-emazteak / izatezko bikote erregistratua: Denboraldia: 62 euro.

Bertzelako zerbitzuak: Hamakazaina. Denboraldia: 6 euro. Hilabetea: 3 euro.

_7 urtetik beheitiko seme-alabek ez dute ordaindu beharko.

_Familia larriaren karneta duten familiek % 25 gutxiago ordainduko dute.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

a) Hornidura sarera lotzeko lizentzia edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta zenbateko finko hau izanen da:

_Etxebizitzak: 152,20 euro.

_Etxebizitzarako ez diren finka eta lokalak:

-Hazbeteko hartunea: 152,20 euro.

-1 Πhazbeteko hartunea: 304,40 euro.

-1 œ hazbeteko hartunea: 456,50 euro.

b) Hornidura zerbitzua eskura edukitzeagatik eta hori mantentzeko lanengatik (kuota finkoa):

_1. tarifa, gehienez hazbetekoak: 15,50 euro/hiruhilekoa.

_2. tarifa, hazbetekoak: 19,50 euro/hiruhilekoa.

_3. tarifa, hazbete baino handiagokoak: 23,30 euro/hiruhilekoa.

_4. tarifa, lurzati berean bigarren kontagailua edukitzeagatik: 6,20 euro.

c) Edozein erabileratarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,49 euros.

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea._Zoruaren aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, kadirak eta mahaitxoak:

_Urteko hilabete guztietan, abuztuko bestetan izan ezik: 4,50 euro/mahaia/hila.

_Abuztuko bestak: 0,75 euro/mahaia/hilabetea. Abuztuaren gainerakoa: 4,50 euro/mahaia/abuztuaren gainerakoa.

I.2. Merkatu txikiak:

_3 metro arte: 3,60 euro/saltokia/eguna.

_3 metrotik 7 arte: 7,25 euro/saltokia/eguna.

_7 metro baino gehiago: 14,50 euro/saltokia/eguna.

I.3. Barrakak eta jolaskizunak:

_Talka egiteko autoak: Fueros plaza: 63,90 euro/saltokia/eguna. Bertze nonbait: 22,45 euro/saltokia/eguna.

_Txurro denda: Fueros plaza: 26,15 euro/saltokia/eguna. Bertze nonbait: 15,25 euro/saltokia/eguna.

_Karruselak: Fueros plaza: 37,80 euro/saltokia/eguna. Bertze nonbait: 15,25 euro/saltokia/eguna.

_Feriako garabiak: Fueros plaza: 11,60 euro/saltokia/eguna. Bertze nonbait: 8,00 euro/saltokia/eguna.

_Tiro-postuak: Fueros plaza: 18,90 euro/saltokia/eguna. Bertze nonbait: 11,60 euro/saltokia/eguna.

_Argazkiak: 15,25 euro/saltokia/eguna.

_Dendak: 4,40 euro/saltokia/eguna.

I.4. Kioskoak.

_Izozkiak: 29,40 euro/kioskoa/hila.

I.5. Garabiak eta zutoinak:

_7,25 euro/metro karratua/hila.

III. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

_Gutxieneko kuota, gasa banatzeko sare nagusiak instalatu eta aprobetxatzeko: udal mugape honetan urtean egiten duten fakturazioaren dirusarrera gordinen % 1,5.

_Enagasen gasbidea: N.U.K.F.k eta Enagasek 1990eko urtarrilaren 12an sinaturiko ituna, gas naturala garraiatzeko hoditeria eta osagarriak zorupean sartzeko aprobetxamenduaren tasaren ordainarazpena bateratua izateko: 3,12 euro, okupatutako metro lineal bakoitzeko (eguneratzen ahal da).

ORDENANTZA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko tarifak:

I. epigrafea._Ibilgailuen sarbidea.

Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean 32,70 euro, eta gutxienez 65,45 euro.

II. epigrafea._Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba.

Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 32,70 euro.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba.

Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 21,35 euro.

II.3. Behin-behineko erreserba.

Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren ariora zatikatuko da. Nolanahi ere, gutxieneko eskubideak ordaindu beharko dira, hain zuzen ere, 65,45 euro.

Txandakako aparkatzeko debekua duen karrika bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da.

ORDENANTZA FISKALA, LEGARRA, HAREA, LURRA, HARRIA ETA BERTZELAKO MATERIALAK ATERATZEARREN, HERRILURREN ESKUBIDE ETA KANONAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

Ateratako legar, harea, lur eta bertze materialen metro kubiko bakoitzeko: 0,75 euro.

ORDENANTZA, ETXEKO ANIMALIAK, ETA BEREZIKI ZAKURRAK, EDUKITZEA ARAUTZEN DUENA

18. artikulua. Arau-hauste arinek 32,40 eurotik 64,80 eurora bitarteko isunak izanen dituzte zehapen. Larriek, berriz, 64,80 eurotik 129,65 eurora bitartekoak, eta oso larriek 162 euro bitartekoak.

UDAL ORDENANTZA, FALTZESKO UDALERRIKO BIDE PUBLIKOEN ERABILERA ETA TRAFIKOA ARAUTZEN DITUENA

Arau-hausterik ohikoenak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen eta Zirkulazioaren gaineko Erregelamenduaren kontra

Toki hauetan gelditzea edo aparkatzea:

Zamalanetarako eremuan 91.2.g. 38.3 34

Pasabidean 91,2.c. 38.3 34

Galtzadaren erdian 91.2.l. 38.3 34

Bigarren ilaran, gidaririk gabe 91.2.H. 38.3 34

Espaloi gainean 91.2.m.1. 38.3 34

Alaka gainean 91.2.m.2 39,1.d 34

Oinezkoendako eremuan 91.2.m.3 38.3 34

Oinezkoen eremuan 91.2.m.4 38.3 34

Gelditzea debekatzeko seinalea den tokian 91.2.m.7. 38.3 34

Garraio publikorako erreserbatutako geralekuan 91,2.i. 38.3 34

Trafikoa trabatzen den tokian 91.2.m.5. 38.3 102

Biraketa edo ikustea trabatzen den tokian 91,2.i. 38.3 102

Trafikoko seinaleak ikustea eragozten den tokian 94,1.f. 39.3 34

Garraio publikoarendako errei erreserbatuan 94,1.f. 39,1.f. 102

Ezinduendako eremu erreserbatuan 91,2.d 39,1.c. 68

Anbulantziendako eremu erreserbatuan 91.2.J. 38.3 102

Lorategietan 91.2.ma 38.3 102

Aurreko ataletan aipatu ez diren tokietan gelditu eta aparkatzea trafikoa, modu larrian

trabatuz 91.2.m. 38.3 102

Aurreko ataletan aipatu ez diren tokietan gelditu eta aparkatzea, trafikoa modu larrian

trabatu gabe 91.1 38.3 34

Zerbait gabe:

D E S K R I B A P E N A

Nahitaezko aseguru gabeko ibilgailua XII-30eko 2641-1986 E.D.ko 8. art.

I.A.T. gainditu ez izana IX-20ko 2344/1985 E.D.ko 5. art.

Gidabaimenik ez izatea BSLAren 60. art.

Gidatzeko baimenik aldean ez eramatea BSLAren 60. art.

Zirkulazio baimenik gabe edo baja emandako ibilgailu batekin zirkulatzea BSLAren 61. art.

Matrikula plaka bat gabe BSLAren 62. art.

Bertzelako arau-hausteak:

Toki debekatuan biratzea 154 53.1 68

Semaforo gorrian pasatzea 146.1 53.1 102

Espaloi gainean zirkulatzea 121.5 9.1 102

Oinezkoendako eremuan zirkulatzea 121.5 9.1 102

Toki debekatuan zirkulatzea 152 53.1 102

Isilgailurik gabe zirkulatzea 7.2 10.5 102

Argirik gabe zirkulatzea 101.1 42.1 102

Babesteko kaskorik gabe zirkulatzea 118.1 47.1 34

Bi lagunek edo gehiagok ziklomotor batean zirkulatzea 12.1 10.6 34

Seinale akustikoak beharrik gabe erabiltzea 110.1 44.3 68

Marra jarraiki bikoitzaren bertze aldera iragatea 167 53.1 102

Oinezkoen bide lehentasuna ez errespetatzea 65,1.a 53.1 102

STOP seinalea ez errespetatzea 151.2 53.1 102

Bidezainaren oharrei kasurik ez egitea 143.1 53.1 102

Maniobrak aurretik ez adieraztea 74.1 28.1 68

Ezkerretik zirkulatzea 30,1.a 14,1.a 136

Bertze erabiltzaileak arriskuan jartzea edo haiei kalte edo traba egitea 2 9.1 102

Axolagabekeriaz gidatzea 3.1 9,2.a 136

Ausarkeriaz gidatzea 3,1.b 9,2.b 170

Alkoholemia 20.1 12.2 170

Alkoholemia probari uko egitea 21.4 12.2 170

Biribilgunean bide eman gabe sartzea 57,1.c. 21,2.c. 102

Norabidea aldatzea, debekatua egonik 154.4 53.1 102

Ibilgailuaren gidaria ez identifikatzea - 72.3 170

Debeku seinaleari kasurik ez egitea 154 53.1 102

Agindu seinaleari kasurik ez egitea 155 53.1 102

Gasak isurtzea 7.1 10.5 102

12 urtetik beheitiko bat aurreko jarlekuan eramatea 10.1 11.4 34

Biderik ez ematea (seinalerik gabe) 57.1 21.2 102

Alarmak jotzea 7.1 10.5 68

Ordenantzaren 28. artikuluan adierazi pisua gainditzea 53.1 - 102

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifak

_Epigrafeak:

1. Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana burutzen ahal ez bada: 35 euro.

2. Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-haustailea Udalaren gordelekura eramaten denean: 70 euro.

3. Ibilgailua altxatokira eraman eta inork eraman gabe 48 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zati bakoitzeko: 5,30 euro.

4. Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak erretiratzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi % 15, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

I. epigrafea._Ehorzketak eta lurperatze eskubideak.

_Herrilurrean: 50,30 euro.

_Nitxoan: 36,30 euro.

_Panteoian: 36,30 euro.

V. epigrafea._Nitxoen eta panteoietarako lurren kontzesioa.

A) Panteoiak. Panteoietarako lurren kontzesioa, 99 urterako: 144 euro/m².

B) Nitxoak. 99 urterako kontzesioa: 1.075 euro.

C) Kolunbarioak (errautsendako): 471 euro.

UDAL ORDENANTZA, MERKATARITZA EZ EGONKORRA ARAUTZEN DUENA

Tarifak

3 metro arte: 3,60 euro.

3 metrotik 7 arte: 7,25 euro.

7 metro baino gehiago: 14,50 euro.

Iragarkiaren kodea: L0604078