39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRA

Akats zuzenketa BBBPBko hirigintzako fitxan

Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko otsailaren 23an egin bilkura arruntean, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 105.2 artikuluaren babespean, erabaki zuen zuzentzea 121. etxe sailari dagokion hirigintzako fitxa, BBBPBko araudi partikularreko 171. lurzatia baita (Lizarrako Puy kaleko 20 zenbakia); izan ere, Udalaren zerbitzu teknikoak ohartu dira zenbait akats material daudela, fitxaren beraren edukian eta lurzati zedulan ikus daitekeenez.

Zuzenketaren arabera,

_Okerrez honela dio:

.Hirigintzako baldintzak:

Lurzatiaren azalera: 926,5 m².

Okupazioa beheko solairuan: 790,5 m².

Okupazioa goiko solairuetan: 790,5 m².

Fronte eraikia: 9,07 m.

Gehieneko sakonera goiko solairuetan: 17,00 m.

Gehieneko sakonera beheko solairuan: 17,00 m.

_Honela agertu behar da:

.Hirigintzako baldintzak:

Lurzatiaren azalera: 175,00 m².

Okupazioa beheko solairuan: 175,00 m².

Okupazioa goiko solairuetan: 175,00 m².

Fronte eraikia: 9,07 m.

Gehieneko sakonera goiko solairuetan: 18,46 m.

Gehieneko sakonera beheko solairuan: 18,46 m.

Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz, ohartaraziz horren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Lizarran, 2006ko martxoaren 3an._Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0603953