39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR

Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantza behin betiko onetsirik

Zizur Zendeako Udalak, 2005eko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa.

Onesteko erabakia 2006ko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 11n, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Gazolatzen, 2006ko otsailaren 16an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz ezarri da ordenantza hau, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. artikulua. Zergagaia alderdi batek eskaturiko udal jarduera da: Udalak emandako zerbitzu tekniko edo administratiboak, etxegintzaren eta lurraren erabileraren arloko egintzak hirigintzan eta eraikuntzan indarra duten arauetara egokitzeko hirigintza jarduketak direla eta.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

_Honakoak izapidatzea: antolamendurako plan partzial eta bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, antolamendu planen aurrerapen eta aurreproiektuak, planeamenduko aldaketak, urbanizazio proiektuak, birzatiketak, hirigintza hitzarmenak, konpentsazio batzordeen estatutuak, exekuzio unitateen mugaketak eta jarduketa sistemen aldaketak, partikularrek aurkeztuak.

_Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak.

_Jarduera sailkatuak paratzeko lizentziak.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Zerbitzua hasten denean sortuko da tasa.

Eskabidea aurkezten den momentuan izanen da zerbitzuaren hasiera, edo, lizentzia nahitaezkoa den kasuetan, lizentzia eskatu behar izan zen egunean.

Antolamendurako plan partzial eta bereziak eta haietako aldaketak, xehetasun azterlanak, antolamendu planen aurrerapen eta aurreproiektuak, planeamenduko aldaketak, urbanizazio proiektuak, birzatiketak, hirigintza hitzarmenak, konpentsazio batzordeen estatutuak, exekuzio unitateen mugaketak eta jarduketa sistemen aldaketak izapidatzen diren kasuetan, haiei buruzko ebazpena edo behin betiko onespena ematen den unean sortuko da ordaindu beharra. Behin betiko onespenaren aurretik interesatuak bere eskaera bertan behera uzten badu ere, berdin sortuko da tasa. Horrelakoetan, eskaera bertan behera uztearekin batera sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Tasa hau ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, herentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta Tributuei buruzko Lege Orokorraren 33. artikuluan aipatutako gainerako entitateak, baldin eta egiten diren hirigintzako jarduketen edo ematen diren lizentzien eskatzaile, onura hartzaile edo ondorio hartzaile badira.

Zerga oinarria, tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Honakoa izanen da zerga oinarria:

a) Lehen erabilpenerako lizentzietan: eraikitako metro karratuen kopurua.

Tarifak

7. artikulua. Ordenantza hau tarifa hauek zuzenduko dute:

1._Lurzatiketarako lizentziak.

Txosten teknikoen kostua.

2._Lehen erabilpenerako lizentziak.

Ordenantza honen 6. artikuluko a) idatz-zatian ageri den zerga oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa urtero finkatuko da aurrekontu arruntetan. Urtea hasi eta oraindik aurrekontu arrunta onetsi gabe baldin badago, abenduaren 31n indarra duten tarifak luzatu egiten direla ulertuko da.

Ordaindu beharreko gutxieneko tasa 13,00 eurokoa izanen da.

3._Hirigintzako jarduketak.

Ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

4._Jarduera sailkatuak paratzeko lizentziak.

Txosten teknikoen kostua eta, behar izanez gero, teknikariak txostena prestatzeko egindako bisitarena.

Salbuespenak

8. artikulua. Foru Legeak espresuki ezarritako hobariak aplikatuko dira, eta ez besterik.

Tributu kuota

9. artikulua. Tributu kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Kudeaketarako eta diru bilketarako arauak

10. artikulua. Tasa sortzen denean eginen da haren likidazioa.

11. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesatuari jakinaraziko zaio, hilabeteko epean tasak ordain ditzan.

12. artikulua. Lehen erabilpenerako udal lizentzia eskuratzea aurretiazko baldintza izanen da etxebizitzak okupatzeko, ur eta argindar hornidura izateko eta erakunde ofizialek bizigarritasuna onartzeko. Eraikuntza lizentziaren titularrak eskatu beharko du, honako agiriak aurkeztuz:

1._Eskabidea.

2._Obraren ziurtagiri teknikoa, obraren zuzendaritza fakultatiboak emana eta dagokion lanbide elkargoak ikus-onetsia, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu. Kostu hori udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin betiko likidazioa eginen da, obren kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Lehen erabilpenerako lizentzia eman dadin, ondoko baldintza hauek betetzen direla egiaztatu beharko da:

1._Obra bat datorrela lizentziaren baldintzekin, eta hirigintzako arauak eta konpromisoak bete direla. Udal teknikariek betekizun horien alderdi oinarrizko eta agerikoak baizik ez dituzte egiaztatuko.

2._Lizentziaren titularrak konpondu egin dituela obren ondorioz jabari edo erabilera publikoko ondasunetan eragindako kalte guztiak.

3._Antolamenduari, lagapenei, urbanizazioari eta hirigintzako zerbitzuei dagozkien betebeharrak erabat bete direla, halakorik baldin bada. Lizentzia hori emateak ez du esan nahi obra osoa hirigintzako araudiari jarraituz egin dela, haren alderdi oinarrizko eta agerikoak baizik. Hala ere, udal entitateak zilegi izanen du xehetasunen egiaztapenak egiteko agintzea. Arau-hausterik ikusten ez bada udal entitateak berak ordainduko du haien kostua, eta bestela lizentzia eskatu duenaren kontura izanen dira.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. Arau-hausteek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako zehapenak izanen dituzte. Gainera, hirigintzako arau-hausteengatik Lurzoruari buruzko Legean azaltzen diren zehapenak ezarri ahal izanen dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Ordenantza honen 7. artikuluko a) idatz-zatian azaltzen den kasuan tarifa hau aplikatuko da: 0,80 euro eraikitako metro karratu bakoitzeko.

II. epigrafea._Plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, antolamendu planen aurrerapen edo aurreproiektuak eta planeamenduko aldaketak izapidatzea: 105,00 euro.

III. epigrafea._Birzatiketak eta hirigintza hitzarmenak izapidatzea: 263,00 euro.

IV. epigrafea._Mugaketa proiektuak, jarduketa sistemaren aldaketak, konpentsazio batzordeen estatutuak eta horrelakoak izapidatzea: 103,00 euro.

V. epigrafea._Xehetasun azterlanak eta urbanizazio proiektuak izapidatzea: 319,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0603468