39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLO

Ordenantzak behin betikoz onetsirik

Alloko Udalak, 2005eko azaroaren 21eko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ondoko ordenantzetako tarifa eta tasen aldaketa:

2005eko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 16an, argitaratu zenetik hogeita hamar egun balioduneko epea iragan denez, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu dira ondoko ordenantzetako tarifa eta tasen aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Jarraian testu osoa argitaratzen da, ondorio juridikoak izan ditzan.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Tarifak. Udal igerilekuak:

a) Denboraldiko abonua.

15 urtetik goitikoak, horiek barne: 30 euro.

14 urtetik beheitikoak, horiek barne: 20 euro.

Senar-emazteak: 43 euro.

Senar-emazteak, seme-alaba bat edo birekin: 48 euro.

Familia ugaria: 52 euro.

b) Eguneko sarrera:

14tik 65 urte arte: 4,5 euro.

6tik 14 urte bitarte: 2,5 euro.

IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. Establezimenduak berritik paratzea.

Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zergaren oinarriko % 1.

2. Lokala tokiz aldatzea:

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduen kuoten % 50.

3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratutako establezimenduen tarifa berberak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 6,01 euro.

4. Negozioko titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berberak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barnean egiten denean salbu, kasu horretan 6,01 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideengatik.

HILERRIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. epigrafea._Ehorzketak, nitxoan: 24,04 euro.

Ehozketak, lurrean, 180,00 euro.

2. epigrafea._Hobitik ateratzea, 180,00 euro.

III.epigrafea._Lekualdaketak (hobitik ateratzea eta hobian sartzea): 180,00 euro.

Lurzatien kontzesioa, panteoi eta nitxoetarako.

_Panteoiak egiteko lurra, 300,00 euro/metro karratua, lehendabiziko 50 urtetarako.

_Nitxoak, 150,00 euro lehendabiziko 25 urtetarako.

_Luzapenak: eskubide berberekin.

_Nitxoen kontzesioa hilabeteko: 3,00 euro hilabeteko.

_14. artikuluko fidantza: 90,00 euro.

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO

aprobetxamenduen tasak arautzen dituen ordenantza

I. epigrafea._Zoruaren aprobetxamendu bereziak.

I.1. Merkatu eta azoka txikiak, kalez kaleko postu, barraka edo industria bakoitzeko:

_3,50 euro egunean.

_22,00 euro hiruhilekoan.

Allon, 2006ko martxoaren 3an._Alkate udalburua, Sergio Aisa Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0604064