39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SARTZE

Sartzeko Kontzejuko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onetsirik

Sartzeko Kontzeju Irekiak, 2006ko otsailaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Sartzeko Kontzejuko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Sartzen, 2006ko otsailaren 24an._Kontzejuburua, Juan Ramón de Carlos Napal.

Iragarkiaren kodea: L0604231