39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IBILTZIETA

Ibiltzietako Kontzejuko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onetsirik

Ibiltzietako Kontzeju Irekiak, 2006ko otsailaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ibiltzietako Kontzejuko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Ibiltzietan, 2006ko martxoaren 4an._Kontzejuko burua, Pedro María Esandi Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0604229