39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OIBAR

Herri larreen eta Udalaren larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2006ko otsailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, aho batez eta legez eskatutako quorumarekin, hasiera batez onetsi zuen Herri larreen eta Udalaren larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Ordenantza jendaurrean egonen da Oibarko Udaleko iragarki oholean, herritarrek eta interesatuek hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan.

Oibarren, 2006ko martxoaren 2an._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0604209