39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZAGRA

2006ko karga-tasak

Azagrako Udalak, 2006ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1. 2006ko zerga-tasa hauek onestea:

E.I.O.Z.: obra gauzatzeko aurrekontuaren % 3,51.

Hirilurren balioaren igoeraren gaineko zerga (gainbalioa): % 18 urte-tarte guztietarako.

J.E.Z.: 1,40 gobernuaren tarifen gainean.

Hirilurren kontribuzioa: % 0,3567 katastroko balioaren gainean.

Landalurren kontribuzioa: % 0,570 katastroko balioaren gainean.

2. Erabaki honek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarrean egonen dira harik eta Udalaren osoko bilkuran aldatzeko erabakia hartu arte.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da, legez bidezko diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera emanen da haren aurka ondoko errekurtso hauetakoren bat paratu ahalko dela, aukeran:

_Berraztertzeko errekurtsoa Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2006ko otsailaren 16an._Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: L0604205