39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLIN

Udal Planeko Eraikuntzako ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2006ko martxoaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko Eraikuntzako ordenantzaren 13.2 artikulua aldatzea, adreilu zaharra sartzeko hiri lurzoru finkatuan baimendutako materialen artean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Legearen 64. artikuluari buruz ezartzen duenari jarraituz, onespen hau jendaurrean egonen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Udalaren iragarki oholean paratuz, hogeita hamar eguneko epean, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Allinen, 2006ko martxoaren 2an._Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0604200