39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLIN

Allingo Udal Planeko aldaketa xehekatua hasiera batez onetsita

Allingo Udalak, 2006ko martxoaren 1ean, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa xehekatua, ordenantza moldatzen duena, hain zuzen ere 100 eta 200 metro karratuko azalera duten etxebizitza atxikietarako hiri lurzatiek % 100eko okupazioaren aukera izan dezaten solairu guztietan. Sustatzailea Etxabarriko Kontzejua da.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Allinen, 2006ko martxoaren 2an._Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0604197