39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

185/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana. Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra-UAGNk aurkeztu dituen produktu fitosanitarioen erabiltzaile izateko oinarrizko gaitasun ikastaroak antolatzeko baimena. Erakunde horrek Iruñean du helbidea.

Ikusi da Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra-UAGNk produktu fitosanitarioak erabili eta aplikatzeko oinarrizko gaitasun ikastaroak antolatzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan aurkeztu duen baimen eskaera.

Entitate horrek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduan, azkenekoz irailaren 19ko PRE/2922/2005 Aginduaren bidez aldatu zen horretan, eskatutako prestakuntza arloko baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu delarik, ikastaroa egiteko baimena eman daitekeela ikusi da, eta horren berri ematen zaio eskatzaileari.

Pestiziden bidezko tratamenduak egiteko ikastaroak baliozkotzeko arautegia ezartzen duen 1994ko martxoaren 8ko Aginduarekin eta ikastaro horiek Nafarroako Foru Komunitatean egiteko araubidea ezarri zuen urtarrilaren 22ko 50/1996 Foru Dekretuarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra-UAGNk aurkeztu duen dokumentazioaren arabera, pestizidak aplikatzeko gaitasun ikastaroak antolatzeko baimena ematea, baldintza hauek betetzen badira:

_Ikastaroak egitean, lehendik aurkeztutako dokumentazioan programei, eskola orduei, irakasleei, kontrolei eta ebaluazioei buruz adierazitakoa errespetatuko da.

_Ikastaro bakoitzaren hasiera Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari jakinarazi beharko zaio, hasi baino hamabost egun lehenago gutxienez.

_Ikastaroa bukatutakoan, emaitzei buruzko txostena aurkeztu beharko zaio aipatu departamentuari.

_Erabiltzaile txartela emateko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak finkatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko zaio.

2. Urtero, erakunde antolatzaileak eman behar dituen ikastaroen zerrenda aurkeztu beharko dio aipatu departamentuari.

3. Ebazpen hau interesatuari eta Landare Osasuneko Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 20an._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0603785