39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

85/2006 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ablitas aldeko lurzati berrantolamenduari dagokion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlana jendaurrean jartzen duena, Oinarrizko Proiektuarekin batera. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatu du.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Ablitas aldeko lurzati berrantolamenduari dagokion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlana eta Oinarrizko Proiektua aurkeztu ditu, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio gisa izapida daitezen, ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak agiri guztiak badaudela jakinarazi du bere txostenean.

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legeko 39. artikuluko 3. idatz-zatian eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 35. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoarekin batera.

EBATZI DUT:

1. Ablitas aldeko lurzati berrantolamenduari dagokion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlana jendaurrean jartzea, hogeita hamar egun baliodunetan, Oinarrizko Proiektuarekin batera, ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatu du.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Ablitasko Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ablitasko Udalari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 8an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0604269