39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

69/2006 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Mendabiako 1. poligonoko 1.172. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko espedientea, Ingeniería Medioambiental Helios, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2. C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak ikusirik, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Mendabiako 1. poligonoko 1.172. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko espedientea, Ingeniería Medioambiental Helios S.L.k sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun balioduneko epean, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Parke horretan 5 kW-ko 180 sorgailu fotovoltaiko jartzeko asmoa dago.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Mendabiako Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Mendabiako Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 23an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0603491