39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2006ko martxoaren 27koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Toki Azpiegituren 2005-2008 aldirako Planaren zabaltzea onesten duena.

Toki Azpiegituren 2005-2008 aldirako Planari buruzko urriaren 29ko 12/2004 Foru Legearen 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Toki Araubidearen Foru Batzordeak bere txostena aurkeztu ondoren, plana zabalduko da, beste inguruabar batzuk kontuan hartuta, lehendik dauden soberakin ekonomikoen kargura. Orobat, finantzatzen ahalko dira plan zuzentzaileetako edo toki programazioko eta toki garapenerako planetako azpiegitura berriak baldin eta Plan Orokorreko erreserban agertzen badira. Foru lege horren 14.4 artikuluan agindu bezala argitaratu zen plana.

2006ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, 2005eko ekitaldian sartutako zenbatekoak, ekitaldi hori ixtean eman gabe baldin badaude, 2006ko aurrekontuan sartuko dira horretarako gaituko den kontusailean, 7.300.000 euro zehazki, eta gainerakoa 2007ko aurrekontuan.

Berriki sartu dira Toki Administrazioko Departamentuko aurrekontuan, Azpiegituren Planetarako, 7.300.000 euro, 2006ko aurrekontuaren kargura. Halaber, 2007rako epe ertaineko Plan Ekonomikoan 8.153.018,87 euro aurreikusi dira.

Diru hori erabiliko da, lehenik eta behin, hasiera batean 2004ko abenduaren 31 baino lehen sartuak egon arren obrak atzeratzea lortu zuten azpiegituren obra batzuk. Urriaren 29ko 12/2004 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarriarekin bat eta Toki Araubidearen Foru Batzordearen adostasun txostena jaso ondoren atzeratu ziren obra horiek.

Atzerapenak Zuñigako, Corellako eta Beteluko udalerriak ukitu zituen. 1.453.229,10 euro zeuden obra horietarako, 2006an erabiliko direnak.

Ekarpenaren gainerako dirua, hau da, 5.846.770,90 euro 2006. urterako eta 8.153.018,87 euro 2007rako, Toki Azpiegituren 2005-2008 aldirako Plana zabaltzeko erabiliko da, ondoko xedea duten azpiegitura obretan: hornidura eta saneamenduko tokiko sareak eta sareak berritzeko obrak dituzten kaleen zolaketa, horiek baitira gabezia eta behar handiena dituzten azpiegiturak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, Toki Araubidearen Foru Batzordearekin bat, eta honetarako eskumenak erabiliz, 2006ko martxoaren 27ko bilkuran,

ERABAKI DU:

1. Toki Azpiegituren 2005-2008 aldirako Plana zabaltzea. Hona hemen:

A._2006. urterako:

a) Urriaren 29ko 12/2004 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarriarekin bat eta Toki Araubidearen Foru Batzordearen adostasun txostena jaso ondoren obren hasiera atzeratzeko baimena jaso zuten toki entitateen inbertsioetarako 1.453.229,10 euro erabiliko dira.

b) 2.566.390,73 euro erabiliko dira hornidura eta saneamenduko tokiko sareetarako eta 3.280.380,17 euro sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzeko.

B._2007. urterako:

3.502.281,41 euro erabiliko dira hornidura eta saneamenduko tokiko sareetarako eta 4.650.737,46 euro sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzeko. 2006ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legearen 18. artikuluak aipatzen dituen kredituekin finantzatuko dira.

2. Arestiko irizpideekin bat Planaren zabaltzea onestea, erabaki honen eranskinean ageri bezala geldituko dena. Xede horrekin urriaren 29ko 12/2004 Foru Legearen 14.4 artikuluko erreserba zerrendatik abiatu da, Nafarroako Gobernuak egun horretan onetsitako Toki Azpiegituren Plan berezian sartu diren obrak baztertu ondoren.

3. Urriaren 29ko 12/2004 Foru Legean eskatutako agiriak aurkezteko epea 4 hilabetekoa izanen da 2006ko ekitaldiko 1. puntuko A) atalaren b) azpitaleko obren kasuan, eta 8 hilabetekoa, 2007ko ekitaldiko atal berberetako obren kasuan, betiere erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

4. Urte anitzeko gastua baimentzea Toki Azpiegituren 2005-2008 aldirako Plana zabaltzeko. Honela:

a) 2006. urterako 7.300.000,00 euro, 2006rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako kontusail hauetan banatuta:

_186.339,12 euro "Goi presioko ur horniduraren Plan Zuzentzailea" izeneko 212001 21310 7600 456100 kontusailaren kargura.

_2.566.390, 73 euro "Hornidura eta saneamenduko tokiko sareak" izeneko 212001 21320 7600 456100 kontusailaren kargura.

_4.328.107,68 euro, "Sareak berritzeko obrak dituzten kaleen zolaketa" izeneko 212001 21320 7600 261600 kontusailaren kargura.

_219.162,47 euro, "Sarerik gabeko zoladura" izeneko 212001 21320 7600 261604 kontusailaren kargura.

b) 2007. urterako 8.153.018,87 euro honela banatuta:

_3.502.281,41 euro "Hornidura eta saneamenduko tokiko sareak" kontusailaren kargura.

_4.650.737,46 euro "Sareak berritzeko obrak dituzten kaleen zolaketa" kontusailaren kargura.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Erabaki honen kontra toki entitate interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, berau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 27an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

E R A N S K I N A

Toki Azpiegituren 2005-2008 aldirako Plana zabaltzea Inbertsioak (BEZa barne) eurotan

B) TOKI PROGRAMAZIOA

Hornidura eta saneamenduko tokiko sareak

HERRIA ENTITATE O B R A INBERTSIOAK 2006 2007

ERRATZU BAZTAN ERRATZU. Hodi nagusia berritzea 81.584,65 81.584,65

ELBETE BAZTAN ELBETE. Ur beltzen sarea berritzea: Elbetegaraia kalea eta Autxitxia auzoa 68.228,27 68.228,27

ANIZ BAZTAN ANIZ. Ur beltzen kolektorea berritzea, herrigunera doan kalean 64.408,96 64.408,96

ERRATZU BAZTAN ERRATZU. Herriko banaketa sareak (II. fasea) 55.100,98 55.100,98

ELIZONDO BAZTAN ELIZONDO. Saneamendu sareak berritzea, "Casas Baratas" auzoko kaleetan 53.617,19 53.617,19

OIBAR OIBAR Hornidura eta saneamendu sareak berritzea Crispin pintatzailea zeharkarrikan 112.029,35 112.029,35

OIBAR OIBAR Hornidura eta saneamendu sareak berritzea Santiago Pla karrikan 105.377,10 105.377,10

OIBAR OIBAR Hornidura eta saneamendu sareak berritzea Opaco kalean 77.524,82 77.524,82

OIBAR OIBAR Hornidura eta saneamendu sareak berritzea El Cierzo kalean 56.161,84 56.161,84

OIBAR OIBAR Hornidura eta saneamendu sareak berritzea Nafarroako Zuria auzoan 39.398,51 39.398,51

CASCANTE CASCANTE Hornidura eta saneamendu sareak berritzea Malón de Echaide kalean 87.107,64 87.107,64

GALOZE GALOZE Sareak berritzea 94.610,76 94.610,76

GOIZUETA GOIZUETA Hornid. eta euri uren sareetako obra osagarriak 75.962,23 75.962,23

ELTSO ULTZAMA ELTSO. Ura banatzeko sarea eta saneamendua berritzea 284.228,11 284.228,11

URRITZOLA-GALAIN ULTZAMA URRITZOLA-GALAIN. Hornidura eta saneamendu sarea herrigunean 202.027,09 202.027,09

CINTRUENIGO CINTRUENIGO Hornid. eta saneam. sareak berritzea (5. fasea) 1.029.823,72 1.029.823,72

GARES IZARBEIBARKO M. GARES. Biltontziko arteria berritzea 373.795,88 373.795,88

OBANOS IZARBEIBARKO M. OBANOS. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea Arnotegi kalean80.974,86 80.974,86

GARES IZARBEIBARKO M. GARES. Hornidura sarea berritzea, Lapoblacion kalean 27.165,24 27.165,24

OBANOS IZARBEIBARKO M. OBANOS. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea, Orreagako bidea kalean 211.434,56 211.434,56

MAÑERU IZARBEIBARKO M. MAÑERU. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea Forzosa kalean61.719,55 61.719,55

ARTAXOA IZARBEIBARKO M. ARTAXOA. Goiko biltontziaren hornidura sareak berrantolatzea. "El Cerco" alderdi historikoa 47.010,08 47.010,08

ARTAZU IZARBEIBARKO M. ARTAZU. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea, Carretera Puente la Reina kalean 64.056,72 64.056,72

MUNIAIN GESALATZ IZARBEIBARKO M. MUNIAIN DE GUESALAZ. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea, Santa Catalina kaleko kalexkan13.015,28 13.015,28

IZURZU IZARBEIBARKO M. IZURTZU. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea, San Andres kalean (1. fasea) 33.763,98 33.763,98

ARTAXOA IZARBEIBARKO M. ARTAXOA. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea Churrumbillo kalean47.795,44 47.795,44

MAÑERU IZARBEIBARKO M. MAÑERU. Biltontziko arteria berritzea 52.189,03 52.189,03

MENDIGORRIA IZARBEIBARKO M. MENDIGORRIA. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea Santa Maria kalean (1. fasea) 121.339,82 121.339,82

MAÑERU IZARBEIBARKO M. MAÑERU. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea: Caridad kalea (1. fasea) eta Sta. Fe kalea93.328,81 93.328,81

ARTAXOA IZARBEIBARKO M. ARTAXOA. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea: Camino Viejo kalea eta Arizaldea kaleko kalexka41.791,61 41.791,61

ARTAZU IZARBEIBARKO M. ARTAZU. Biltontziko arteria berritzea 34.513,08 34.513,08

MIRANDA ARGA IZARBEIBARKO M. MIRANDA ARGA. Arteria berria egitea behealdeko eremurako 120.482,86 120.482,86

MENDIGORRIA IZARBEIBARKO M. MENDIGORRIA. Hegoaldeko saneamenduko kolektorea berritzea 149.452,19 149.452,19

MENDIGORRIA IZARBEIBARKO M. MENDIGORRIA. Hornidura eta saneam. sareak berritzea: Santa Maria k. (2. fasea) eta La Cerca k.115.513,34 115.513,34

OBANOS IZARBEIBARKO M. OBANOS. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea, Iruñeko errepidea kalean 153.852,52 153.852,52

OBANOS IZARBEIBARKO M. OBANOS. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea, Santa Maria kalean (1. fasea) 171.190,94 171.190,94

BIDAURRE IZARBEIBARKO M. BIDAURRE. Biltontziko arteria berritzea 50.330,03 50.330,03

GARES IZARBEIBARKO M. GARES. Hornidura sarea berritzea Cañada Real kalean 88.329,02 88.329,02

MURILLO EL FRUTO MURILLO EL FRUTO Horn. eta san. sareak berritzea: Fronton, Chorrota, S. Agueda, S. Nicolas, Calvario k. eta beste batzuk 180.906,89 180.906,89

ARBEITZA JURRAMENDIKO M. ARBEITZA. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 150.677,62 150.677,62

BEARIN JURRAMENDIKO M. BEARIN. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea, San Esteban kalean 34.972,94 34.972,94

DEIKAZTELU JURRAMENDIKO M. DEIKAZTELU. Hornidurako eraztuna 418.362,90 418.362,90

LEZAUN JURRAMENDIKO M. LEZAUN. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea 1.440.626,69 1.440.626,69

MURIETA JURRAMENDIKO M. MURIETA. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea, San Esteban kalean 63.326,44 63.326,44

ANDOSILLA JURRAMENDIKO M. ANDOSILLA. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 376.429,51 376.429,51

ARANDIGOIEN JURRAMENDIKO M. ARANDIGOIEN. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 59.341,14 59.341,14

CARCAR JURRAMENDIKO M. CARCAR. Carcarko hodi nagusia 46.738,97 46.738,97

LIZARRA JURRAMENDIKO M. LIZARRA. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 264.183,42 264.183,42

LODOSA JURRAMENDIKO M. LODOSA. Hodi nagusia 139.263,86 139.263,86

MUES JURRAMENDIKO M. MUES. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 91.675,11 91.675,11

ABARTZUZA JURRAMENDIKO M. ABARTZUZA. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 212.483,56 212.483,56

ASARTA JURRAMENDIKO M. ASARTA. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 51.954,05 51.954,05

AIZKOA JURRAMENDIKO M. AIZKOA. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 42.243,86 42.243,86

BARGOTA JURRAMENDIKO M. BARGOTA. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 133.442,59 133.442,59

ESPRONTZEDA JURRAMENDIKO M. ESPRONTZEDA. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 69.029,09 69.029,09

ETAIO JURRAMENDIKO M. ETAIO. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 65.113,80 65.113,80

NAZAR JURRAMENDIKO M. NAZAR. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 64.980,59 64.980,59

OKO JURRAMENDIKO M. OKO. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 59.519,46 59.519,46

PIEDRAMILLERA JURRAMENDIKO M. PIEDRAMILLERA. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 77.549,39 77.549,39

VIANA JURRAMENDIKO M. VIANA. Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza partziala 326.531,73 326.531,73

ARROITZ JURRAMENDIKO M. ARROITZ. Zeharbidea hobetzea 320.624,19 320.624,19

SAREEN INBERTSIOA GUZTIRA 9.330.213,86 3.943.670,16 5.386.543,70

Sareak eta zoladura

HERRIA ENTITATE O B R A INBERTSIOAK 2006 2007

BARGOTA BARGOTA Barrililla kalea eta Del Brujo plaza zolatzea (Sareak) 272.298,70 272.298,70

OKO OKO Hormigoia kentzea, zelaitzea, trinkotzea eta zolatzea hormigoiarekin (Sareak) 82.032,22 82.032,22

ETAIO ETAIO Etaio Kaleak zolatzea (Sareak) 89.196,38 89.196,38

MAÑERU MAÑERU Forzosa, Del Sol, Caridad eta La Fe kaleak zolatzea (Sareak) 211.117,64 211.117,64

ASARTA ASARTA Zenbait kale zolatzea (Sareak) 58.802,72 58.802,72

LEZAUN LEZAUN Kaleak zolatzea (Sareak) 219.447,00 219.447,00

AIZKOA AIZKOA Zoladura berritzea (Sareak) 98.833,91 98.833,91

BEARIN BEARIN ZSan Esteban kalea zolatzea (Sareak) 53.697,08 53.697,08

ABARTZUZA ABARTZUZA Herriko tarte bat zolatzea (Sareak) 324.531,58 324.531,58

NAZAR NAZAR Zenbait kale zolatzea (Sareak) 55.929,50 55.929,50

PIEDRAMILLERA PIEDRAMILLERA Kaleen zolaketa partziala Priedramilleran (Sareak) 119.100,55 119.100,55

MUNIAIN-GESALATZ MUNIAIN-GESALATZ Santa Catalina kalea zolatzea (Sareak) 21.886,23 21.886,23

LIZARRA LIZARRA San Jose, Santa Maria jus del castillo, San Nicolas eta Logroñoko bidea zolatzea (Sareak) 741.614,30 741.614,30

ANDOSILLA ANDOSILLA Zoladura eta hornidura eta saneamendu sareak berritzea (Sareak) 734.403,28 734.403,28

MENDIGORRIA MENDIGORRIA Santa Mº eta La Cerca zolatzea (2. fasea) (Sareak) 144.345,84 144.345,84

MENDIGORRIA MENDIGORRIA Santa Maria kalea zolatzea (1. fasea) (Sareak) 123.545,09 123.545,09

MUES MUES Kaleen zolaketa partziala, 1. fasea (Sareak) 154.716,64 154.716,64

MURIETA MURIETA San Esteban kalearen zati bat zolatzea eta euri-uren sarea (Sareak) 227.380,65 227.380,65

ARTAXOA ARTAXOA Artaxoako Harresiaren zati bat zolatzea (Sareak) 244.798,00 244.798,00

ARTAXOA ARTAXOA Churrumbillo eta Padre Madoz kaleak zolatzea (Sareak) 159.915,00 159.915,00

ARTAXOA ARTAXOA Camino Viejo eta Arizaldea kaleko kalexka zolatzea (Sareak) 96.591,00 96.591,00

VIANA VIANA Arrabal aldea zolatzea (Sareak) 896.358,90 896.358,90

OIBAR OIBAR Crispin Pintatzailea zeharkarrika zolatzea (Sareak) 137.062,26 137.062,26

OIBAR OIBAR Nafarroako Zuria auzoa zolatzea (Sareak) 105.969,15 105.969,15

OIBAR OIBAR Santiago Plá kalea zolatzea (Sareak) 98.658,90 98.658,90

OIBAR OIBAR Opaco kalea zolatzea (Sareak) 66.415,94 66.415,94

OIBAR OIBAR El Cierzo kalea zolatzea (Sareak) 46.815,16 46.815,16

CASCANTE CASCANTE Zoladura berritzea, Malon de Echaide kalean (Sareak) 285.231,00 285.231,00

GALOZE GALOZE Zoladura berritzea (Sareak) 112.150,10 112.150,10

ELTSO ULTZAMA ELTSO. Kaleak zolatzea (Sareak) 220.171,76 220.171,76

URRITZOLA-GALAIN ULTZAMA URRITZOLA-GALAIN. Herrigunea zolatzea (Sareak) 193.216,77 193.216,77

CINTRUENIGO CINTRUENIGO Kaleak zolatzea (5. fasea) (Sareak) 1.216.914,89 1.216.914,89

MURILLO EL FRUTO MURILLO EL FRUTO Fronton, Chorrota, Santa Agueda, San Nicolas, Calvario... kaleak zolatzea (Sareak) 417.000,00 417.000,00

OBANOS OBANOS Orreagako bidea kalea zolatzea 671.097,75 671.097,75

OBANOS OBANOS Arnotegi, Larratagaña eta Pachuela kaleak zolatzea 328.248,82 328.248,82

OBANOS OBANOS Iruñeko errepideko espaloia zolatzea (Sareak) 65.256,62 65.256,62

ARROITZ ARROITZ Zoladura eta sareak 1.417.067,43 1.417.067,43

ZOLADURA ETA SAREAK, INBERTSIOA GUZTIRA 10.511.818,76 4.345.542,43 6.166.276,33

Iragarkiaren kodea: F0604867