39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2006ko martxoaren 27koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Toki Azpiegituren 2006-2008 aldirako Plan Berezia onesten duena.

Toki Azpiegituren 2006-2008 aldirako Plan Bereziari buruzko martxoaren 16ko 3/2006 Foru Legeak xede zuen plan hori Toki Azpiegituren 2005-2008 aldirako Planari buruzko urriaren 29ko 12/2004 Foru Legearen osagarri gisa ezartzea, lege hori betearazteko onetsitako hartatik abiatuta.

Toki Azpiegituren 2006-2008 aldirako Plan Bereziari buruzko Foru Legearen jarduketa hau bi ardatzetan banatzen da: alde batetik, goi presioko ur horniduraren Plan Zuzentzaileko inbertsioak osatzea, eta bestetik, Toki Azpiegituren 2005-2008 aldirako Planean erreserban gelditu ziren obretatik batzuk Toki Programazioan sartzea.

Goi presioko ur horniduraren Plan Zuzentzaileko obretarako ekarpenek izanen dute, Plan Orokorreko ekarpenaz gain, haren 100eko 10. Horretarako ezinbestekoa izanen da toki entitate onuradunak plan hartako azpiegituren orotariko gabezia 1,1590etik gorakoa izatea, hori baitzen 2004. urterako kalkulatutako batez bestekoa.

Toki Programazioko obrei Toki Azpiegituren 2005-2008 aldirako Planari buruzko Foru Legearen 11. artikuluko araubidea aplikatuko zaie.

Martxoaren 16ko 3/2006 Foru Legeak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak Plan Berezia onetsiko du, legean ezarritako baldintzei jarraikiz. Onetsi eta gero, Plana garatu, kudeatu eta betearazteko prozedura izanen da Toki Azpiegituren 2005-2008 aldirako Planari buruzko urriaren 29ko 12/2004 Foru Legean eta hura garatzeko erregelamenduan xedatutakoa.

Bidezkoa da, beraz, plan horren onespena betearaztea. Planak bi zati ditu: alde batetik, Plan Orokorreko goi presioko ur horniduraren Plan Zuzentzailean sartutako obra eta toki entitateetatik zehazten dira 1,1590etik gorako azpiegituren orotariko gabezia izateagatik finantzaketako 100eko 10 gehiago hartzen dutenak. Beste alde batetik, eranskinean ageri diren toki programazioko obrek osatzen dute plana. Horri jarraikiz obrak hiru urtetan daude banatuta, obra moten arabera.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, 2006ko martxoaren 27ko bilkuran, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Toki Azpiegituren 2006-2008 aldirako Plan Berezia, erabaki honen eranskin gisa ageri dena, onestea.

2. Urriaren 29ko 12/2004 Foru Legean agindutako agiriak aurkezteko epeak hauek izanen dira: 2006ko eta 2007ko ekitaldietako Toki Programazioko obretarako, lau eta zortzi hilabetekoa, hurrenez hurren, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera; eta 2008ko obretarako, 2007ko maiatzaren 1a baino lehen.

3. Toki Administrazioko Departamentuak honezkero, urriaren 29ko 12/2004 Foru Legearekin bat, goi presioko ur horniduraren Plan Zuzentzailearen gainean ebatzi dituen gastu konpromisoko erabakiak, orain 100eko 10eko ekarpen osagarria dutenak, ofizioz gaurkotuko ditu departamentuak berak.

4. Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren ekarpen finantzarioa Plan Berezirako urriaren 29ko 12/2004 Foru Legean agindutakoa izanen da. Planaren 2005-2006 ekitaldirako zuzkidura sartu ondoren, honako hau izanen da ekarpena: 2006rako, 7.088.450 euro; 2007rako, 3.544.225 euro; 2008rako, 3.544.225 euro. 2006ko ekitaldirako zenbatekoa Nafarroako aurrekontu orokorretako aurtengo ekitaldiko 21300-212001-7600-942402 kontusailaren kargura finantzatuko da.

5. Toki Administrazioko kontseilariari esku ematea inbertsioetan egin beharreko aldaketak egiteko, 2005-2008 ekitaldirako Toki Azpiegituretarako Planeko arauen irizpideei eutsiz, Plan Berezi hau hobeki kudeatu eta aurrekontuak osorik bete ahal izateko.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

7. Erabaki honen kontra toki entitate interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, berau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 27an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

E R A N S K I N A

Toki Azpiegituren 2006-2008 aldirako Plan Berezia Inbertsioak (BEZa barne) eurotan

A) PLAN ZUZENTZAILEAK

Goi presioko ur hornidura

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA 2006 2007 2008

Urrotz Goi horniduraren hoditeria partez berritzea 6.500,00 6.500,00

Orokieta-Erbiti Orokieta-Erbiti banatzailearen hoditeria berritzea 11.653,11 11.653,11

Lekunberri-Larraun Ertzillako soluzioa (4. fasea) 45.000,00 45.000,00

Lekunberri-Larraun Ertzillako soluzioa (5. fasea) 45.000,00 45.000,00

Ultzama-Odieta Arraizko soluzioa (1. fasea) 250.000,00 92.703,19 157.296,81

Odieta Goi hornidura Odietan (1. fasea), Arraiztik 70.000,00 70.000,00

Atetz Goi hornidura Atetzen (1. fasea) 100.000,00 100.000,00

Arrarats Goi horniduraren hoditeria berritzea 10.000,00 10.000,00

Astitz Ur hartunearen putzu berriaren ekipamendua 4.800,00 4.800,00

Arostegi ETAPen berritze partziala 3.500,00 3.500,00

Baraibar Biltontzi erregulatzaile berria 18.000,00 18.000,00

Txulapain Goi hornidura Txulapainen (4. fasea) 73.000,00 73.000,00

Goñi Goi hornidura Goñibarren (2. fasea) 45.000,00 45.000,00

Beraskoain Goi hornidura Beraskoainen 35.000,00 35.000,00

Orotz-Betelu Hoditeria eta hartunea berritzea 6.000,00 6.000,00

Saragueta Hartunea, hoditeria eta ponpaketa 6.000,00 6.000,00

Hiriberri-Artzibar Hoditeria eta hartuneak partez berritzea 6.000,00 6.000,00

Izaba-Erronkari-Urzainki-Garde Goi hornidura Erronkaribarren. Baterako soluzioa (2. fasea) 100.000,00 100.000,00

Agoitz-Urraulbeheiti-Irunberri Iratiko soluzioa (4. fasea) 110.000,00 110.000,00

Agoitz-Urraulbeheiti-Irunberri Iratiko soluzioa. Obra osagarriak 46.000,00 46.000,00

Urrotz-Untziti-Lizoain-Izagaondoa Nafarroako ubideko sol. Mendinuetatik (1. fasea) 284.835,26 140.749,24 144.086,02

Iruñela Biltontzi erregulatzaile berria eta hodi nagusia 19.833,00 19.833,00

Cabredo Biltontzi erregulatzaile berria 16.000,00 16.000,00

Lapoblacion-Meano Ur hornidura La Teja-Horca del Medio iturritik 58.000,00 58.000,00

Leotz Goi hornidura Amunarrizketan 13.000,00 13.000,00

Cortes ETAP; Biltontzi erregulatzailea eta hodi nagusia 150.000,00 150.000,00

Narbarte Biltontzi erregulatzaile berria 35.000,00 35.000,00

Betelu Goiko uraren hoditeria partez berritzea 7.520,29 7.520,29

Arano Hartune berria eta hornidura Suro auzoan 20.000,00 20.000,00

Urdazubi Urdazubiko berritze partziala, Urdazubiko eta auzoetako hornidurarena 23.880,79 23.880,79

Baztan Hornidurako Arizkun eta Erratzuko soluzioa 36.000,00 36.000,00

Aria Iturriozko soluzioa, Ariako goiko hornidura 63.000,00 63.000,00

GUZTIRA 1.718.522,45 339.633,00 731.105,54 647.783,91

Oharra: Zenbateko horiek Toki Azpiegituren 2006-2008 aldirako Planeko inbertsioen 100eko 10 egiten dute 2005-2008.

B) TOKI PROGRAMAZIOA

Hornidura eta saneamendu sareak

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA 2006 2007 2008

Doneztebe Hornidurako hodi nagusia berritzea 119.487,00 119.487,00

Cadreita Hornidura eta saneamendua sareak berritzea: Monasterio de la Oliva,

San Francisco Javier, Nuestra Señora de Belen eta beste 7 kaletan 814.340,08 814.340,08

Tutera Horn. eta san. sareak berritzea: Cortadores eta Fuente del Matadero k. 50.764,45 50.764,45

Tutera Hornid. eta saneam. sareak berritzea: San Salvador, Yeseros, Cofrete eta

S. Juan plazak eta ondoko kaleak 749.387,63 749.387,63 Tutera Sareak berritzea Lourdes auzoko zenbait kaletan (Juan Salvatierra

eta Segura Golmallo) 538.528,31 538.528,31 Tutera Sareak berritzea Corellako errepidean. 718.610,92 718.610,92

Tutera Hornid. eta saneam. sareak berritzea: Cascante, Ablitas, Torre Monreal,

Tulebras eta Murchante kaleak. 197.770,22 197.770,22 Tutera Hornid. eta saneam. sareak berritzea: Camino Caritat kalean eta ondokoetan 425.850,63 425.850,63

Tutera Tuterako hegoekialdeko eremuko atxikitze tanga eta hondakin uren lotura. 1.098.766,00 1.098.766,00

Milagro Hornid. eta saneam. sareak berritzea: Udaletxea, Herrería, Sancho el Fuerte,

Portillo, San José, San Babil, Era Alta, eta San Francisco 305.406,84 305.406,84

Milagro Hornid. eta saneam. sareak berritzea: Gibraltar, Río Ebro eta Ntra. Señora

del Patrocinio (parte bat), Martín Azpilicueta, Amaya, Luis Peñal 305.437,05 305.437,05

Milagro Hornid. eta saneam. sareak berritzea: Constitución eta Nuestra Señora del

Patrocinio (parte bat) 62.613,55 62.613,55 Garralda Kaleetako hornidura eta saneamendu sareak berritzea (4. fasea) 191.534,32 191.534,32

Fitero Hornid. eta saneam. sareak berritzea (4. fasea) 655.030,27 655.030,27

Lesaka Ura banatzea Frain auzoan 235.430,10 235.430,10

Lesaka Nabaz auzoko saneamendua 207.769,17 207.769,17

Lesaka Onin errekako eskuinaldearen saneamendua Aceralia parean 160.327,04 160.327,04

Lesaka Onin errekako ezkerraldearen saneamendua Aceralia parean 141.109,70 141.109,70

Lesaka Otsango auzoko hegoaldeko mazelaren saneamendua 142.677,17 142.677,17

Lesaka Onin errekako eskuinaldearen saneamendua Antoiu kalean 70.809,89 70.809,89

Orbara Herriguneko hornidura eta saneamendu sareak 62.846,93 62.846,93

GUZTIRA 7.348.497,27 3.105.393,49 2.213.579,20 2.029.524,58

Argiteria publikoa

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA 2006 2007 2008

Lizarra Argiteria publikoa berritzea (azken fasea) 174.153,43 174.153,43

Eulate Argiteriaren berrikuntza partziala herrigunean 103.002,91 103.002,91

Baraibar Argiteria publikoaren berrikuntza partziala herrigunean 23.076,46 23.076,46

Villatuerta Argiteria publikoaren berrikuntza partziala 176.472,16 176.472,16

Allo Argiteriaren berrikuntza partziala herrigunean 80.591,34 80.591,34

Zarrakaztelu Argiteria berritzea (2. fasea) 277.420,25 277.420,25

Lesaka Argiteria publikoa berritzea herrigunean (2. fasea) 238.008,60 238.008,60

Martzilla Argiteria berritzea (3. fasea) (herrigunea eta Azucarera auzoa) 277.311,44 277.311,44

Lintzoain Argiteria berritzea herrigunean 27.402,00 27.402,00

Luzaide Argiteria publikoa berritzea Pekotxeta auzoan 56.191,78 56.191,78

Gorriti Argiteria publikoa,Gorritiko errepidean 31.416,80 31.416,80

Untziti UNTZITI. Argiteria berritzea herrigunean (Untziti herria) 54.360,30 54.360,30

Untziti ZENBORAIN. Argiteria berritzea herrigunean 21.169,79 21.169,79

Tafalla Argiteria publikoa berritzea Alde Zaharrean (1. eta 3. sektoreak) 86.614,43 86.614,43

Tafalla Arg. publ. berritzea Alde Zaharrean (2. sektorea) eta Ereta pasealekuan 44.972,08 44.972,08

Azkoien Argiteria berritzea Barandalla auzoan (geltokia) 13.336,35 13.336,35

Garde Argiteria berritzea (1. fasea) 61.581,09 61.581,09

Otsagabia Argiteria publikoaren sarea berritzea zeharbidean 88.464,65 88.464,65

BATUKETA 1.835.545,86 1.645.737,35 13.336,35 176.472,16

Zolaketak eta sareak

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA 2006 2007 2008

Fitero Kaleak zolatzea (4. fasea) (Sareak) 675.791,85 675.791,85

Cadreita Zolaketa San Anton, Monasterio de la Oliva, San Fco. Javier, Ntra. Sra.

de Belen eta beste 7 kale (Sareak) 1.302.885,38 1.302.885,38 Tutera Zolaketa (Sareak): San Salvador, Yeseros, Cofrete eta S. Juan plazak eta

ondoko kaleak. 1.061.200,00 1.061.200,00 Tutera Zolaketa (Sareak): Camino Caritat kalea eta ondokoak. 620.400,00 620.400,00

Tutera Zolaketa (Sareak): Cascante, Ablitas, Torre Monreal, Tulebras eta

Murchante kaleak. 541.200,00 541.200,00 Tutera Zolaketa (Sareak): Cortadores eta Fuente del Matadero kaleak. 93.871,80 93.871,80

Milagro Zolaketa (Sareak): Udaletxea, Herreria, Sancho el Fuerte, San Jose,

San Babil, Era Alta, San Francisco eta San Ignacio kaleak 497.003,33 497.003,33 Milagro Zolaketa (Sareak): Constitucion eta N. Sra. del Patrocinio (partziala) kaleak 227.864,14 227.864,14

Orbara Herriguneko kaleak zolatzea, 1. fasea (Sareak) 106.053,46 106.053,46

Garralda Herriguneko kaleak zolatzea, 4. fasea (Sareak) 411.444,47 411.444,47

GUZTIRA 5.687.714,43 2.860.773,06 1.530.749,52 1.296.191,85

Udaletxe eta Kontzeju etxeak

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA 2006 2007 2008

Fitero Igogailua eta bulegoak egokitzea 276.202,00 276.202,00

Olabe Kontzeju Etxea 60.390,00 60.390,00

Lete Kontzeju Etxea eraikitzea 59.206,00 59.206,00

Zarikiegi Kontzeju Etxea eraikitzea 120.781,00 120.781,00

Luzaide Herriko Etxea berritzea 155.709,97 155.709,97

Mirafuentes Herriko Etxea berritzea, 2. fasea 22.232,10 22.232,10

Eltzaburu Kontzeju Etxea berritzea 87.285,22 87.285,22

Eltso Kontzeju Etxeko estalkia 75.784,00 75.784,00

Garde Herriko Etxeko estalkia berritzea 96.425,00 96.425,00

Uztegi Kontzeju Etxeko estalkia 31.900,00 31.900,00

Aritzu Eskola zaharrak egokitzea Kontzeju Etxea izateko 86.441,00 86.441,00

Leotz Kontzeju Etxea eraikitzea 189.460,00 189.460,00

Oltza Igogailua paratzea eta estalkia konpontzea Herriko Etxean 277.770,00 277.770,00

Erronkari Herriko Etxea konpontzea 137.848,92 137.848,92

Torres Kontzeju Etxea eraikitzea 138.543,00 138.543,00

Orrio Kontzeju Etxea berritzea 44.915,00 44.915,00

GUZTIRA 1.860.893,21 1.228.480,24 216.099,97 416.313,00

Herriko bideak

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA 2006 2007 2008

Artaxo Hilerriko bidea 56.850,62 56.850,62

Ibiriku Deierri Hilerriko bidea zolatzea 52.122,57 52.122,57

Larraintzar Biltontziko eta hilerriko bidea 135.809,95 135.809,95

Imirizaldu Hilerriko bidea zolatzea 15.061,62 15.061,62

Sorlada Hilerriko bidea zolatzea 24.904,12 24.904,12

Uztarroze Irigoine auzoko bidea zolatzea 146.563,84 146.563,84

Muneta Hilerriko bidea 39.129,78 39.129,78

Aramendia Hilerriko bidea zolatzea 45.067,01 45.067,01

Enderitz Hilerriko bidea 72.964,00 72.964,00

Arraitz-Orkin Hilerriko bidea zolatzea 185.470,73 185.470,73

Arraitz-Orkin Ur biltontziko bidea 50.097,74 50.097,74

GUZTIRA 824.041,98 202.157,26 377.101,58 244.783,14

Hilerriak

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA 2006 2007 2008

Esnotz Hilerria konpontzea 45.080,00 45.080,00

San Vicente Hilerria egokitzea 28.387,97 28.387,97

GUZTIRA 73.467,97 73.467,97 0,00 0,00

Iragarkiaren kodea: F0604453