39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan, 2006ko martxoaren 17ko 10:00etan, "Trabajadores Autónomos Dependientes de Navarra" ("Trade-Navarra" anagrama) izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla. Erakunde horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horietan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi izenpetzaileak hauek dira: Iñaki Fernández de Aranguiz Baleztena eta Alberto Amescoa Díaz.

Aditzera ematen da, interesatuei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2006ko martxoaren 17an._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0604994