39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

173/2006 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Ile-apaindegiak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2005eko lansarien berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 32/2006).

Ikusirik Nafarroako "Ile-apaindegiak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko lansarien berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 32/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko otsailaren 22an sartu da lansariak berrikusteko akordioa, 2005. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 79/2003).

2. Espediente honen izapidaketan, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen duela Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Ile-apaindegiak" sektorearen (kodea: 3105805) lansarien berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 24an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ILE-APAINDEGIEN" LAN HITZARMEN KOLEKTIBOKO LANSARIEN BERRIKUSPENARI BURUZKO AKORDIOA

Iruñean, 2006ko otsailaren 22an.

A K T A

Bildurik:

Alde batetik: Juan Antonio Vidal Canabal jauna eta César Bernaldo de Quirós jauna, langileen ordezkari gisa, CC.OO. eta ELA sindikatuen aldetik, hurrenez hurren.

Eta bestetik: María Victoria Larraya Huarte andrea eta Jesús Torrea Lus jauna, Nafarroako Ile-apaindegien Elkarteko idazkari eta aholkulari, hurrenez hurren, elkartearen aldetik.

Adierazi dute:

Lehenbizikoa._Nafarroako Ile-apaindegien 2003., 2004. eta 2005. urteetarako lan hitzarmen kolektiboaren hamargarren artikuluak dio 2005eko abenduaren 31n berrikuspena egin behar dela. Berrikuspenean urteko KPI erreala egokitu eta erregularizatuko da. 2005eko abenduaren 31ko taulak erantsi dira (I. eranskina).

Bigarrena._Agiri honen kopia bat Lan arloko Agintaritzari igortzea erabaki da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ager dadin.

Alderdiek dokumentu hau irakurri eta izenpetu dute, goian aipatu tokian eta egunean.

I. ERANSKINA

KPIaren berrikuspena. 2005eko lansarien taulak

K A T E G O R I A K OINARRIZKO SOLDATA GARRAIO PLUSA G U Z T I R A ORDUAREN PREZIOA

1. URTEKO IKASTUNA (16) 513,00 436,05 34,16 29,04 547,16 465,09 4,39 3,73

1. URTEKO IKASTUNA (17) 581,53 494,30 34,16 29,04 615,69 523,34 4,92 4,20

1. URTEKO IKASTUNA 593,22 504,24 34,16 29,04 627,39 533,28 5,02 4,28

2. URTEKO IKASTUNA 606,69 515,68 34,16 29,04 640,85 544,72 5,12 4,37

LAGUNTZAILEA 674,68 - 34,16 - 708,84 - 5,67 -

2. MAILAKO URGAZLEA 709,30 - 34,16 - 743,47 - 5,94 -

1. MAILAKO URGAZLEA 778,94 - 34,16 - 813,10 - 6,50 -

2. MAILAKO OFIZIALA 857,28 - 34,16 - 891,44 - 7,13 -

1. MAILAKO OFIZIALA 908,69 - 34,16 - 942,85 - 7,54 -

OFIZIAL NAGUSIA 950,10 - 34,16 - 984,26 - 7,87 -

TEKNIKARIA 950,10 - 34,16 - 984,26 - 7,87 -

MANIKURA 20,20 - - - - - - -

Iragarkiaren kodea: F0603859