39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

203/2006 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2004/2005 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak banatzen dituena.

Lanbide Heziketako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatzen du 2004/2005 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak eman dakizkiela merezi izan dituzten 18 ikasleei, beren ikasketa ibilbide bikainagatik, baloratu dituen batzordearen aktan ageri den bezala. Sarien deialdia Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak azaroaren 24an emandako 1179/2005 Ebazpenaren bitartez onetsi zen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2004/2005 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Erdi Mailako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak ikasle hauei banatzea:

Arantzazu López Rico, 72698215E NAN, "Ibaialde-Burlada" BHIko "Ostalaritza eta Turismoa" lanbide arloko Sukaldeko teknikaria.

Inés Celayeta Erasun, 72674563Z NAN, "Lekaroz-Elizondo" BHIko "Administrazioa" lanbide arloko Kudeaketa Tekniko-administratiboko teknikaria.

Imanol Vázquez Blanco, 44631599F NAN, "Virgen del Camino" BHIko "Fabrikazio Mekanikoa" lanbide arloko Soldadura eta galdaragintzako teknikaria.

Patricia Oyarzun Hernández, 44.635.381V NAN, "Donapea" BHIko "Kimika" lanbide arloko Laborategiko teknikaria.

Amaya García Lerchundi, 44633493S NAN, "María Inmaculada" BHIko "Osasuna" lanbide arloko Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria.

2. 2004/2005 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Goi Mailako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak ikasle hauei banatzea:

María Luisa Mugueta Clavijo, 78748025G NAN, "ETI" BHIko "Administrazioa" lanbide arloko Idazkaritzako goi mailako teknikaria.

Pedro Sahelices Calderón, 72684072R NAN, Iruñeko Arte Eskolako "Liburuaren arloko arte aplikatuak" lanbide arloko Grabatua eta estanpazio tekniketako goi mailako teknikaria.

Berta Chivite Ciáurriz, 44631607S NAN, "María Inmaculada I.T.C." HBIPko "Merkataritza eta Marketina" lanbide arloko "Garraioaren kudeaketako goi mailako teknikaria.

Javier Ibarrola Arriola, 72702185J NAN, "Virgen del Camino" BHIko "Fabrikazio Mekanikoa" lanbide arloko Mekanizatuaren bidezko ekoizpeneko goi mailako teknikaria.

Eneko Madinabeitia Pérez, 72706136P NAN, "Ibaialde-Burlada" BHIko "Ostalaritza eta Turismoa" lanbide arloko Jatetxeetako goi mailako teknikaria.

Natalia Pérez del Río, 72810345G NAN, "Ibaialde-Burlada" BHIko "Irudi Pertsonala" lanbide arloko Estetikako goi mailako teknikaria.

Amaia Muñoz Camporredondo, 44641916C NAN, San Adriango "EGA" BHIko "Elikagaien industriak" lanbide arloko Elikagai industriako goi mailako teknikaria.

Joaquín García Santamaría 72812113R NAN, "M.ª Ana Sanz" BHIko "Informatika" lanbide arloko Sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikaria.

Francisco Javier Azcona Martínez, 72803495P NAN, "San Juan-Donibane" BHIko "Zurgintza eta altzarigintza" lanbide arloko Zurgintza eta altzarigintzako goi mailako teknikaria.

Víctor Herce Arnedo, 72795441G NAN, "ETI" BHIko "Mantentzea eta Ekoizpenerako Zerbitzuak" lanbide arloko Industriako Tresnen Mantentze Lanetako goi mailako teknikaria.

Iosu Machuca Ulecia, 72691139F NAN, "Donapea" BHIko "Kimika" lanbide arloko Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikaria.

Nerea Mendive Sanzol, 72680697F NAN, "Sanitaria" BHIko "Osasuna" lanbide arloko Aho-hortzen higieneko goi mailako teknikaria.

Elena Tríbez Martínez, 78751538K NAN, "Carlos III" HBIPko "Gizarte eta kultura zerbitzuak eta erkidegoarendakoak" lanbide arloko Haur Hezkuntzako goi mailako teknikaria.

3. Ikasle horiek sariaren diploma bana hartu dezatela xedatzea.

4. Goi mailako ikasle saridunek aukera izanen dute, izena eman ondoren, 2004/2005 ikasturteko Berariazko Lanbide Heziketako Sari Nazionalerako. Hezkuntza eta Kultura Ministerioak antolatzen du saria.

5. Agintzea goi mailako ikasle saridunen ikasketa espedientean ager dadila 2004/2005 ikasturteari dagokion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren Sari Berezia lortu dutela.

6. Erdi mailako ikasle sarituei 300na euro eman dakizkiela agintzea eta goi mailako ikasle sarituei 500na euro. Guztira 8.000 euro izanen dira, 2006rako aurrekontuko "Irakaskuntza ertainetarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak" izeneko 410002-41150-4800-323100 kontusailetik finantzatuko direnak.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

9. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Lanbide Irakaskuntzak Berriztatu eta Garatzeko Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora ikasle saridunek ikasi duteneko ikastetxeei eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 2an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0604102