39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

40/2006 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko zenbait kideri Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diena.

Eskatu zaizkien zerbitzuak kudeatzen eta laneko eginbeharretan erakutsi duten gaitasun nabarmena aintzat harturik, ongi merezita dute Zerbitzu Goraipagarrien Domina.

Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 89. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foruzaingoko ondoko kideei Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea:

Gerardo Goñi Ilundain ofizialari.

Luis Fernández Martínez sarjentuari.

Julián Romo Arazuri sarjentuari.

Jesús López Pérez de Urabayen sarjentuari.

Pedro Pozo Martínez kaboari.

Jaime Arbona Zapata foruzainari.

2. Foru agindu hau interesatuei eta Foruzaingo Zerbitzuari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, 2006ko otsailaren 23an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0603678