39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

43/2006 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Imarkoiainen Kalamutz errekaren desbideraketa egiteko proiektu aldatuari" onespen teknikoa eman eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena. Zerrenda foru agindu honetako eranskinean ageri da.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzua ezagutzera eman du 1998. eta 1999. urteetan Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak uztailaren 28ko 2694/1998 Foru Aginduaren bitartez onetsi zuen "Imarkoaingo errekak bideratzeko proiektua" prestatu eta haren lanak gauzatu zirela. Lan horiekin Kalamutz errekaren bidea egokitu eta fabrikako obra berriak egin ziren, Iruñeko Garraio Hiria eraikitzean eskualdeko parametro hidrologikoak aldatu baitziren eta errekaren ibilguari hustutzeko edukiera handiagoa eman nahi baitzitzaion.

Lanak egin eta gero erauntsi batzuk izan dira eta, ur emari handienen ondoko datu berriak ikusirik, komenigarri jo da beste azterketa hidrologiko bat egitea.

Denborak joan denborak etorri, Kalamutz errekaren ibilguak zenbait aldaketa izan ditu azpiegitura eta urbanizazio lan batzuk izan direla medio: Imarkoaingo Beheko Auzoa eraikitzea, A-15 autobidea egitea (ibilguaren zati bat Elortz ugaldeko beste toki batera eraman da), autobideko zerbitzuguneko urbanizazioak eta Garraio Hiriaren lehenbiziko faseak.

Erauntsi laburren uholdeen arazoa konpontzeko, Iruñeko Garraio Hiriak behar ziren lan zuzenketak finkatzeko proiektua egiteko eskatu zuen 2003. urtean. Proiektu horrek aldaketak izan ditu Iruña hornituko duen tutuak, SCPSA enpresarena baita, okupatuko dituen zerrendak ere aldatu direlakoz eta, ondorioz, ibilgua zerrenda horren arabera moldatu da.

Proiektatutako lanek, funtsean, ibilgu berri bat sortuko dute eta Kalamutz errekaren ur emariak hein batean urbanizatu gabeko eremuetara eramanen ditu. Elortz ugaldean duen hustubidetik beheitiago eginen den berri batera joanen dira ur horiek.

Horretarako, 513,21 metroko bi jarduketa tarte prestatu dira, egungo ibilgua eta desbideraketaren trazadura berria ukituko dituztenak.

Egungo ibilguan sekzioa zabaldu aginen da eta hondoan 3 metroko zabalera emanen zaio 79,352 metroko luzeran. Tarte horretako azkeneko 8,5 metroetan, alde batean, harri-lubeta moduko hondakindegi bat eginen da eta haren muturraren kota erlatiboa uholdeen emariak bideratzeko egungo ubidearen hondotik 0,3 metro gainetik egonen da.

Bigarren tartean ibilgu berri bat eginen da, guztira 433.769 metrokoa, eta Iruñerriko Mankomunitateak egin behar duen ubidearen trazaduraren zerrendatik (A-15 autobidearen ondotik) Imarkoaingo hirigunera joanen da. Sekzioa 100 kg baino pisu gehiagoko harri-lubetezko ezpondek osatutakoa izanen da, 1H:1V maldako diseinuarekin, eta maldaren arabera egokituko dute haien zabalera.

Fabrikako hiru obra diseinatu dira: hormigoi armatuzko marko errektangularrak izanen dira, 3,2 metro zabal eta 1,5 metro garai librekoak, egungo NA-5001 errepidea eta bideak mantentzeko.

Kalamutz erreka iragateko egituretan segurtasun barrerak paratuko dira eta hiriguneko tartean (eskuineko bazterra) baranda bat.

Ukitzen diren zerbitzuei dagokienez, Iruñerriko Ur Mankomunitatearen horniduraren hodiek beren horretan segitu behar dute obrak egin bitartean, eta behin betiko ibilguaren azpitik pasabidea eginen zaie.

Orobat, lizitazioa egin aitzin, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekin behar zaio.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Imarkoiainen Kalamutz errekaren desbideraketa egiteko proiektu aldatuari" onespen teknikoa ematea.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko eta Noain-Elortzibarko herriko etxeko bulegoetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Noain-Elortzibarko Udalari, lurzatien planoen kopia bat igorriko baitzaio, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 17an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

"Imarkoiainen Kalamutz errekaren desbideraketa egiteko proiektu aldatua" Ukitutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehaztua

IMARKOAINGO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 2.024,23 4.403,00 3 353-B Alorra

Errege karrika, 62 A. NOAIN

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 668,59 1.375,18 3 656 Landu gabea

AUTOPISTAS DE NAVARRA, S.A.

Rodezno kondearen plaza, 8-7.a IRUÑA

GOÑI NAVARCORENA, Primitivo 744,46 1.615,39

San Martin karrika, 40. IMARKOAIN

IMARKOAINGO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 231,13 356,13 3 411-B Alorra

Errege karrika, 62 A. NOAIN

IMARKOAINGO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 1,85 76,06 3 411-C Berotegiak

Errege karrika, 62 A. NOAIN

GOÑI LARRAYA, Santos María 62,34 331,97 3 412-A Alorra

San Martin karrika, 8. IMARKOAIN

GOÑI LARRAYA, Santos María 29,46 - 3 412-B Larrea

San Martin, 8. IMARKOAIN

ANDRES EUSA, Josefina - 950,72 3 759-A Alorra

Imaz anaien karrika, 2, 1.a 11 B. IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F0604925