39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

39/2006 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, ohiz kanpo, Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Dominak ematen dituena.

Nafarroako Foruzaingoari eman dioten laguntza nabarmengarria dela kausa, Zerbitzu Goraipagarrien Domina ongi merezita dutelakoan.

Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 94. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Ondoko hauei Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea, ohiz kanpo:

Juan Bautista Martínez Raposo Guardia Zibileko teniente koronelari.

Antonio García Del Alamo Barne Ministerioko Estatuko Segurtasunaren Idazkaritzako N-SIS sareko buruari.

Emiliano García Rodríguez arkitektoari.

Jesús Ganuza Armendáriz Lizarrako Udaltzaingoko buruari.

2. Foru agindu hau interesatuei eta Foruzaingo Zerbitzuari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, 2006ko otsailaren 23an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0603677