39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Herrilurraren desafektazioa

Vianako Udalak, 2006ko martxoaren 2an egindako bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Ondasun Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, 202.927,84 m² herrilur desafektatzea erabaki zuen. Landalurren Erregistro Fiskaleko 16. poligonoko 241. eta 242. lurzatiei dagokie, Dionisio Ruiz, S.L.ri lagatzeko, bertan hondakin ez arriskutsuen zabortegia jar dezan.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesatuen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Vianan, 2006ko martxoaren 3an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0603959