39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

1.4 sektoreko borondatezko birzatiketa hasiera batez onetsirik

Udalak, 2006ko martxoaren 7an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik 1.4 sektorea borondatez birzatitzeko proiektua, Promociones Navarra Baja, S.L.k aurkeztua eta J. Aliaga 2000, S.L.k prestatua.

Ikusirik Udalaren hirigintza zerbitzuak luzaturiko txostena eta Obra eta Hirigintza Batzordeak 2006/03/06an emaniko adostasun txostena, Udalbatzak aho batez,

Erabaki du:

1. Hasiera batez onestea 1.4 sektorea borondatez birzatitzeko proiektua, Promociones Navarra Baja, S.L.k aurkeztua, udal teknikariak 40/2006 eta 45/2006 txostenetan adierazitako baldintzei jarraikiz.

2. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, hogei egunekoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean ezarri ondotik eta banakako jakinarazpena eginda.

Cintruenigon, 2006ko martxoaren 9an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0604342