39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR

Birzatiketa proiektua behin betiko onetsirik

Udalbatzako alkate udalburuak, 2006ko martxoaren 8ko ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zuen U5-1 eta U5-2 jarduketa unitateen borondatezko birzatiketaren proiektua, Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioek Gazolatzen sailkatutako hiri lurzoruan, hark ukitutako jabe guztiek aurkeztu baitute.

Behin betiko onespenaren kontra, administrazio bideari amaiera ematen baitio, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2006ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0604274