39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AGOITZ

URI-1 unitateko aldaketa hasiera baten onetsirik

Udal honek, 2006ko martxoaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi du Agoizko URI-1 unitateko aldaketa: bi exekuzio unitate berri sortu dira, URI-1.1 eta IRI-1-2 izenekoak, eta jarduketa sistema aldatu da, Luis Goñi Iturralde arkitektoak prestatu agiri teknikoari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Agoitzen, 2006ko martxoaren 7an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0604247