39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

Merkataritza sozietatearen eraketa

Larragako Udalak 2006ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen, legez eskatutako gehiengoarekin, osorik Udalaren kapitala duen sozietate mugatu bat eratzea, Larraga de Servicios Sociales, S.L. izenekoa; hori guztia, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen Legeko 85. artikuluaren eta ondokoen eta Toki Araubidearen alorrean indarra duten legezko xedapenen Testu Bategineko 97. artikuluaren babesean.

Bilkura horretan onetsi da, halaber, osorik Udalaren kapitala duen sozietate mugatu hori arautuko duten Estatutuen proiektua; orobat, prestaturiko txostena, espediente honetan sartuko baita.

Espediente hau hogeita hamar egun naturalean jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Udaletxearean iragarki oholean paratu ondoan, interesaturik daudenek nahi dutena alega dezaten.

Larragan, 2006ko martxoaren 3an._Alkatea, Jesús María Suescun Molinero.

Iragarkiaren kodea: L0604246