39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLTZA

Hasiera batean onetsita kudeaketako hirigintza hitzarmena: Izkue, 100. etxesaila

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko otsailaren 22an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia paratu ondoan, María José Ci Idoate andreak sustaturiko kudeaketako hirigintza hitzarmena. Horren bidez, salbuespen gisa, Oltza Zendeako Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua legez laga beharraren ordez diruz ordaintzea ezartzen da.

Oltza Zendean, 2006ko martxoaren 2an._Alkatea, Juan Antonio Erburu.

Iragarkiaren kodea: L0604201