39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Miranda Arga kaleko 2-4-6 zenbakietan igogailuak paratzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko otsailaren 21ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-OTS-21 (6/UV)

Ikusirik Antonio Gómez Couto jaunak Miranda Arga kaleko 2-4-6 zenbakietako jabeen elkarteak ordezkatuz tramitera aurkeztu duen dokumentua, eta Hirigintza Gerentziako Planeamendua Zerbitzuko buruak 2006ko otsailaren 14an emaniko txostenarekin bat, espedientean baitago, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batez onestea xehetasun azterlana, Miranda Arga kaleko 2, 4 eta 6 zenbakietan igogailuak paratzeko.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea.

Iruñean, 2006ko martxoaren 1ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0603963