39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Arrotxapeko plan partzialeko O-1 unitatea (Iwer Navarra, S.A.) borondatez birzatitzeko proiektuko aldaketa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko otsailaren 21ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-OTS-21 (4/UV)

Ikusirik Iruñeko udal planeko U.O.1/U.I.III unitatea borondatez birzatitzeko proiektua aldatzen duen dokumentua, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako zuzendari juridikoak 2006ko otsailaren 7an emandako txostenari jarraituz, erabaki da:

1. Iruñeko Udal Planeko U.O.1/U.I.III unitatea borondatez birzatitzeko proiektua aldatzen duen dokumentua hasiera batez onestea.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

3. Dokumentua behin betikoz onetsi aurretik, sustatzaileak dokumentu bategina aurkeztu beharko du behin betikoz onetsitako aurreko birzatitze proiektuarekin eta tramitatu den aldaketarekin, B.1 lurzatiaren ondoriozko azpilurzatien izenak bateratuta daudela.

4. Erabaki honen 3. puntuan ezarritako xedapena beterik, eta jendaurreko epealdian alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da U.O.1/U.I.III unitatea borondatez birzatitzeko proiektua aldatzen duen dokumentuaren onespena, L.A.H.F.L.aren 169.4 artikuluan agindu bezala.

5. Erabakia ukitutakoei igortzea, Kena, S.A. enpresa espedientean interesatutzat hartzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hiriko prentsan argitaratzea.

Iruñean, 2006ko martxoaren 1ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0603962