39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Behin betiko onetsita BBBPBko 133. etxe-saileko 418.etik 422.era bitarteko katastroko lurzatien xehetasun azterlana, Puy kaleko 21, 23, 25, 27 eta 29 zenbakiei dagokiena, Promociones Estella Urbana, S.L.k sustatua

Lizarrako Udalak, 2006ko otsailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko azaroaren 3an hartutako erabakiaren bidez hasiera batean onetsi zen BBBPBko 133. etxe-saileko 418.etik 422.era bitarteko katastroko lurzatien xehetasun azterlana, Puy kaleko 21, 23, 25, 27 eta 29 zenbakiei dagokiena, Promociones Estella Urbana, S.L.k sustatua. Erabaki horren laugarren atalean ondokoa xedatu zen: "Enpresa sustatzaileari ohartarazten zaio behin betiko onespenaren aurretik memoriaren testu zuzendua aurkeztu behar duela, azalera eraikigarri osoaren kalkuluan egindako akatsa zuzendu behar baitu, honakoa jarriz: 333 + (3 x 277) = 1.164 m² (sestra gainean)".

2005eko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 2an, eta tokiko prentsan iragarkia argitaraturik, espedientea jendaurrean egon da hogei egunez eta inork ez du alegaziorik aurkeztu xehetasun azterlanaren aurka.

Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki horretan xedatu bezala, José María San de Acedo Goñi jaunak, Promociones Estella Urbana, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, dokumentazio osagarria aurkeztu du 2006ko urtarrilaren 9an (sarrerako erregistro zenbakia: 141/2006), hasiera batean onetsitako agiriaren akatsa zuzentzeko.

Hori guztia kontuan harturik, Hirigintzako Informazio Batzordeak 2006ko urtarrilaren 25ean emandako irizpena ikusi ondoren, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, legeak eskatzen duen gehiengoa bildurik, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Behin betiko onestea BBBPBko 133. etxe-saileko 418.etik 422.era bitarteko lurzatien xehetasun azterlana, Puy kaleko 21, 23, 25, 27 eta 29 zenbakiei dagokiena, Promociones Estella Urbana, S.L.k sustatua, 2006ko urtarrilaren 9an aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, erabaki hau hartu ondoko hamabost eguneko epean.

Hirugarrena._Erabaki hau xehetasun azterlanaren sustatzaileei jakinaraztea".

Aditzera ematen da, erabakian agindutakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak emandako eskumena erabiliz, eta ohartarazten da ezen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, erabaki honen kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Sailari zuzendua, erabaki honen jakinarazpena hartu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabetetako epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den egunetik hasita.

TESTU ARAU-EMAILEA

"Proposatutako antolamendua.

_Lerrokadurak:

Udaleko eta Vianako Printzea Erakundeko teknikariekin bat etorriz, komenigarriagoa iritzi zaio bi lerrokadura egiteari, lerrokadura bat eraikin formal bakoitzeko, Puy kaleko muga erregularizatzen dutenak, egun dauden atzeraemanguneak berriz sortu ez daitezen. Beraz, lerrokadura hori zuzendu egin da eta sortutako lurzatiko gainerakoan banatu da azalera.

Atzeko lerrokadurari dagokionez, xehetasun azterlanean ondokoa ezarri da:

1. Puy kaleko 23, 25 eta 27 zenbakietan dauden lurzatietarako, atzeko lerrokadura fatxada-lerroaren paraleloa eta 10 metro sakon izanen da, BBBPBko fitxetan ezarrita dagoen bezala.

2. Puy kaleko 21 zenbakiko lurzatiak, Tecenderia kalexkaren kantoian dagoenez, egungo sakonera bera izanen du eta lurzati horretako eraikinak bi fatxada izanen ditu. Kantoiko eraikintzat hartuko da eta horrek ahalbidetuko du tratamendu berezia ematea bi fatxadak baloratzeko orduan.

3. Azkenik, Puy kaleko 29 zenbakian dagoen lurzatirako, okupazioaren sakonera planeamenduan ezarritakoa bera izanen da, 10 m alegia, eta barneko patio bat ere ezarri da, eraikin mugakideko jabeekin argi baoen eta ikuspegien gaineko akordioa eginda. Hori guztia zehatz-mehatz ageri da erantsitako planoetan.

Lerrokadura berri horien ondorioz azalera hauek atera dira:

_Azalera eraikigarria beheko solairuan: 333 m² x 1 = 333 m².

_Azalera eraikigarria goiko solairuetan: 273 m² x 3 = 819 m².

_Eraikina, guztira: 1.152 m².

Sotoa egiten bada, ez ditu beheko solairuko mugak gaindituko.

Estalkipeko aprobetxamendua, berriz, gehieneko lerrokadurek, gehieneko garaierak, teilatu-hegal baimenduak eta ehuneko 40ko malda duten isurki triangeluarrek zehazten duten gehieneko bolumenaren barnean egonen da. Estalkipea erabiltzekotan erabilera baimenduetako bat ezarriko zaio, etxebizitza, trastelekua edo estudioa, eta araudian horietarako ezarritako baldintzak beteko dira.

_Sestrak.

Puy kaleko eta Tecenderia kalexkako egungo sestrei eutsiko zaie.

_Garaierak.

Bi eraikin eta lau fatxadatan zatituko da fatxada, eta sestraren arabera zehaztuko da fatxada bakoitzaren gehieneko garaiera. Garaiera hori, beheko solairua eta goiko hiru solairu dituzten eraikinetan, solairu kopuru hori ezarri baita bost lurzatietarako, 12,10 metrokoa izanen da, fatxadaren erdiko puntuko sestratik hirugarren solairuko sabaiko forjatuaren goiko kotaraino. Garaiera ardatzean neurtuko da. Solairu bakoitzaren garaiera partziala ordezko ordenantzaren 6. artikuluan adierazitakoa izanen da.

_Fatxadak.

Vianako Printzea Erakundeko teknikariek eta udal teknikariek emandako jarraibideetan oinarrituta, fatxadak atal desberdinetan banatzeko muga hauek ezarri dira:

.Bi eraikin egitea proposatu da, forma aldetik independenteak, fatxada bat Puy kalera izanen dutenak, bakoitza 16 metrotik beherakoa. Egituraz erabat bereiziak izanen dira kotetan eta hegalkinetarako konponbide formalean, eta atari bana izanen dute.

.Teilatu-hegala ez da jarraitua izanen fatxada-gorputzetan zehar. Kota aldatu beharko da, ez baita aski diseinua aldatzea.

.Beheko solairuaren eta gainerakoen arteko tartea ez da berdina izanen gorputz guztietan. Zilegi izanen da kota desberdinetan kokatzea, edo are bereizketarik ez egitea haietakoren batean.

.Balkoietako lauza ez da gorputz guztietan kota berean egonen. Erdiko gorputzean bederen kota aldatu eginen da edo ez da hegalkinik eginen. Halaber baranden diseinua aztertuko da, kanpoaldetik fatxada-gorputz bakoitzaren identitate bertikala sendotzeko.

.Hitz batean, fatxada-gorputzen arteko bereizketa bertikala benetakoa izanen da eta ez dute fatxada jarraituaren itxura izanen.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA BETETZEA

BBBPBn aipatzen diren arau guztiak beteko dira, bereziki fatxaden konposizioari dagokionez, 11. artikuluan adierazten den moduan. Planoetan balizko fatxaden eskema bat ematen da".

Lizarran, 2006ko otsailaren 6an._Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0603965