39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

URROTZ

2006ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraituz, idazkaritza eta kontu-hartzailetzak dagokion txostena egin ondotik, Udalbatzak 2006ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

2. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, 2006. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira.

Urrotzen, 2006ko martxoaren 7an._Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.

Iragarkiaren kodea: L0604118