39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TAFALLA

Aurrekontuetako aldaketa behin betiko onetsirik

Tafallako Udalak, 2005eko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2005eko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 12/2005 espedientea, kreditu bereziaren bidezkoa baita.

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 1ean; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabortz egun balioduneko epea iragan eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202 eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 271. artikuluarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

"Kreditu bereziaren espedientea, Las Baratas eta Miriam García parkeetarako haur-jostetak erosteko gastuak estaltzeko, (12/2005 espedientea).

Gastu goititua:

0.4322.62501 Parkeetako haur-jostetak erostea: 60.000 euro.

Gastu beheititua:

0.4322.60101 Hirietako eta hiri inguruetako parkeetan obrak egitea: 60.000 euro.

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hautakoren bat para daiteke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko juzgatzen den bertze edozein errekurtso paratzen ahal da.

Tafallan, 2006ko otsailaren 22an._Alkate udalburua, Maite Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0603747