39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CORTES

Behin betikoz onetsirik Cortesko Udalaren 2006. urterako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak

Udalak 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batean, 2006ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran.

2006ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarkia argitaratu zen, otsailaren 17an, hasierako onespena jendaurrean paratu eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen behin betikoz onetsi den aurrekontua:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 548.500 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 136.500 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 561.200 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 1.048.750 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretakoak: 606.200 euro.

6. kapitulua._Inbertsioak besterentzea: 3.000 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 2.300 euro.

8. kapitulua._Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 0 euro.

Dirusarrerak, guztira: 2.906.450 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 1.002.800 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 1.480.750 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 24.000 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 157.400 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 89.500 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 3.000 euro.

8. kapitulua._Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 149.000 euro.

Gastuak, guztira: 2.906.450 euro.

Cortesen, 2006ko martxoaren 8an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0604277