39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CORTES

Aurrekontuko 15/2005 aldaketa behin betiko onetsirik

Udalak, 2006ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, aho batez honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea aurrekontuko 15/2005 aldaketa, kreditu gehikuntza baten bidez eta 508 euro egiten duena, kontusail honen gainean: 1-771-48700 Garapenerako Estrategietarako Eder Partzuergoa. Hura kontusail honek finantzatuko du: 1-870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 508 euro.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea udal idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

2006ko otsailaren 17an hasierako onespena 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta jendaurreko epea ireki zen.

Jendaurrean egoteko epea bukatu eta aurkako erreklamaziorik egin ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat jotzen da, 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legeko 202.ean xedatutakoari jarraituz.

Cortesen, 2006ko martxoaren 8an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0604276