39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 07/2006 aldaketa hasiera batean onetsirik

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzordeak, 2006ko martxoaren 7an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2005etik 2006ra luzatutako aurrekontu orokorreko 07/2006 aldaketaren espedientea, hain zuzen ere kreditu transferentzia eginen baita. Hori guztia, 2005etik 2006ra luzatutako Udalaren aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, aipatutako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2006ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0604273