39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OLATZ

2005erako aurrekontuko 1. aldaketaren espedientea behin betikoz onetsirik

Olazko Kontzejuko Batzarrak, 2005eko abenduaren 15ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2005erako aurrekontuko I. aldaketaren espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon zen, iragarkia 2006ko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, urtarrilaren 11n.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Horrenbertzez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Kreditu gehikuntzak:

2. kapitulua: 9.235,00 euro.

6. kapitulua: 800,00 euro.

b) Kreditu bereziak:

6. kapitulua: 39.590,00 euro.

Aldaketa, guztira: 49.625,00 euro.

Finantziazio iturriak:

Dirusarrera gehiago: 3. kapitulua: 6.284,00 euro.

Kreditu transferentziak: 4. kapitulua: 205,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 43.136,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 49.625,00 euro.

Olatzen, 2006ko urtarrilaren 30ean._Kontzejuko burua, Jesús María Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L0604262