39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OITZ

Hasiera batean onetsirik 2006ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz, idazkaritza eta kontu-hartzailetzak dagokion txostena egin ondotik, Udalak 2006ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

2. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, 2006. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Oitzen, 2006ko martxoaren 7an._Alkatea, Alberto San Miguel Mindegia.

Iragarkiaren kodea: L0604210