39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AZKOIEN

Azkoiengo zenbait kale eta Principal plaza zolatzeko eta sareak berritzeko obren kontratua

Azkoiengo Udalak lizitaziorako deia egiten du, Azkoiengo zenbait kale eta Principal plaza zolatzeko eta sareak berritzeko obren kontratua esleitzeko, honako baldintza hauen arabera:

Kontratatzeko modua: lehiaketa bidezko prozedura irekia.

Sailkapena: G-06-e) eta E-01-d).

Hasierako prezioa: 2.144.663,00 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 42.693,26.

Obrak egiteko epea: hamaika hilabete.

Agiriak: klausula administratiboen agiriko 7. oinarrian eskatzen direnak.

Eskaintzak Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, administrazio klausulen agirian aipatzen den moduan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Egun hori balioduna edo laneguna ez bada, hurrengo lanegun baliodunera arte luzatuko da epea.

Proposamen ekonomikoen kartazala irekiko da proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko hamargarren egun baliodunean, lanegunean, 13:30ean.

Proiektu teknikoa eta administrazio klausulen agiria interesatuen eskura daude udal idazkaritzan eta Copia-Copia kopia-dendan, Azkoiengo Julián Gayarre kalean.

Azkoienen, 2006ko martxoaren 20an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0604861