39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CASTEJON

Lizitazio iragarkia. Castejongo Padre Ubillos eta Príncipe de Viana etorbideetako sareak eta zoladura berritzeko obren kontratua, III. fasea

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Castejongo Udalak, 2006ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, obra kontraturako espedientea abiarazi zuela. Hona hemen ezaugarriak:

Kontratuaren xedea: Castejongo Padre Ubillos eta Príncipe de Viana etorbideetako sareak eta zoladura berritzeko obrak. III. fasea.

Esleitzeko prozedura: irekia. Esleitzeko modua: lehiaketa. Tramitazio arrunta.

Kontratazioaren aurrekontua: 618.810,29 euro, BEZa barne.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago, herritarrari laguntzeko telefonora deituta (012-infolocal).

Proposamenen aurkezpena: Castejongo Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; egun hura baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.

Castejonen, 2006ko martxoaren 20an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0604859