39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZARRAKAZTELU

Obra kontratuaren lizitazioa: industrialdera sartzeko biribilguneko lanak eta Zarrakazteluko zenbait kaletako hornidura, saneamendu eta euri-uren sareen berrikuntza eta zolaketa lanak

Zarrakazteluko Udalak, 2006ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, klausula administratiboen plegua onetsi zuen, hain zuzen ere honako obra hauen kontratazioa arautzeko: industrialdera sartzeko biribilguneko obrak eta Zarrakazteluko zenbait kaletako hornidura, saneamendu eta euri-uren sareen berrikuntza eta zolaketa lanak; betiere, Ingeniería Guallart, S.L.k prestatutako proiektu teknikoei jarraituz.

Xedea: industrialdera sartzeko biribilguneko lanen eta Zarrakazteluko zenbait kaletako hornidura, saneamendu eta euri-uren sareen berrikuntza eta zolaketa lanen lizitazioa, prozedura irekiaren bidezko lehiaketa eginez.

Adjudikazioa: lehiaketa irekia eginez adjudikatuko da kontrata.

Aurrekontua: lizitazioaren aurrekontua da milioi bat zazpiehun eta hirurogeita bost mila ehun eta laurogeita hamabost euro eta berrogeita bederatzi zentimo (1.765.195,49 euro).

Eskaintzak aurkezteko epea: Zarrakazteluko Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuaren % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen dira.

Proposamenak Zarrakazteluko Udaleko bilkura aretoan irekiko dira. Horretarako, proposamen egileei aldez aurretik jakinaraziko zaie eskaintza ekonomikoak noiz eta zer ordutan irekiko diren.

Proiektua, baldintza teknikoak eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura izanen dira Iruñeko "Papelería Copiprinter" dendan (Urdazubiko monasterioa, 24 zenbakiaren parean).

Zarrakaztelun, 2006ko martxoaren 13an._Alkatea, Jesús Mugueta Sierra.

Iragarkiaren kodea: L0604713