39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZARRAKAZTELU

Lizitazioa, Zarrakazteluko Herriko Etxeko eraikina egokitzeko obrak kontratatzeko

Zarrakazteluko Udalak, 2005eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, Herriko Etxearen eraikina egokitzeko obren kontratazioa arautuko duen klausula administratiboen plegua onetsi zuen, Ingeniería XXI enpresak prestatutako proiektu teknikoari jarraituz.

Xedea: Zarrakazteluko Herriko Etxea barnetik berritu eta igogailua paratzeko obren lehiaketa irekiaren bidezko lizitazioa.

Adjudikazioa: lehiaketa irekia eginez adjudikatuko da kontrata.

Aurrekontua: lizitazioaren aurrekontua da hirurehun eta hemeretzi mila laurehun eta laurogeita zazpi euro eta hemeretzi zentimo (319.487,19 euro).

Eskaintzak aurkezteko epea: Zarrakazteluko Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuaren % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen dira.

Proposamenak Zarrakazteluko Udaleko bilkura aretoan irekiko dira. Horretarako, proposamen egileei aldez aurretik jakinaraziko zaie eskaintza ekonomikoak noiz eta zer ordutan irekiko diren.

Proiektua, baldintza teknikoak eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura izanen dira Iruñeko "Papelería Copiprinter" dendan (Urdazubiko monasterioa, 24 zenbakiaren parean).

Zarrakaztelun, 2006ko martxoaren 13an._Alkatea, Jesús Mugueta Sierra.

Iragarkiaren kodea: L0604712