39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ABAIGAR

Oihan aprobetxamendua

Abaigarko herritarren batzarrak, 2006ko martxoaren 3an egin bilkuran, aho batez erabaki du gutunazal itxiaren bidezko enkante publikoan saltzea ondoko aprobetxamendu hau:

Lotea: 243 makal, 223,31 metro kubiko zur egiten dutenak eta 12.058 eurotan baloratuak, gehi % 8 BEZagatik.

Eskaintzak Udalaren bulegoetan aurkezten ahalko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Espedientea udal idazkaritzan dago ikusgai.

Abaigarren, 2006ko martxoaren 17an._Alkatea, Jesús Guinea Crespo.

Iragarkiaren kodea: L0604758