39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

207/2006 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak apirilaren 26an emandako 358/2005 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bitartez, goi mailako lanbide heziketaren zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaro esperimentala ezarri zen 2005-2006 ikasturterako, lanbide heziketako ikasketetan teknikari titulua lortu duten ikasleei begira.

Bigarren Hezkuntzako institutuen eskola egutegia eta ordutegi orokorra aldatu egin dira 2005-2006 ikasturtean, eta, ondorioz, ezinezkoa da egutegi hori bete eta goi mailako lanbide heziketaren zikloetan sartzeko probak ekainean egitea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak apirilaren 26an emandako 358/2005 Ebazpenaren 8. puntua, eta haren ordez hau jartzea:

Klaseak, beranduenez, irailaren 15ean hasiko dira, ostegunarekin, eta ez dira bukatuko ekainaren 9a baino lehen, ostirala.

Ordutegia ikasturte honetan ikastetxeetan ematen diren gainerako irakaskuntzetakoa bera izanen da.

Ebaluazioa egiteko lehen eguna 2006ko maiatzaren 26a izanen da, ostirarala, eta azkena, ekainaren 2a, ostirala.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Lanbide Kualifikazioen Atalera, Argibide bulegora, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora eta prestakuntza ikastaroak emateko baimena duten ikastetxeetara.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko martxoaren 2an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0604227